IKASLEEN TXOKOA

Gizarte Animazioa 2015eko azaroaren 12a, osteguna ::: 5.182 zk. ::: www.kronika.eus

z INCANSABLES

«Zertaz ari gara kulturaz ari garenean?» z HERNANI ERROTZEN

Markel Ormazabalek eta Jule Goikoetxeak hitzaldia emango dute gaur 19:00etan Biterin.

/I-IV

KAPITALAREN kultura: salgaia Hiria denean. Ideia hori gaitzat hartuta, hitzaldia emango dute gaur Markel Ormazabalek eta Jule Goikoetxeak. Biterin izango da 19:30etan. /2

TXARANGA

Urteurren festa, larunbatean

Incansables Txarangak 45garren urteurrena ospatuko du larunbatean. Eguerdi partean kalejira egingo dute Kaxkoan. Zapa eta Sietemesino ere omenduko dituzte. /2 z ITXASPE ARRANDEGIA

Erreleboa, Itxaspen

Enkarni Aranburu eta Joxean senarra jubilatu egin dira eta Enrike Legardak hartu du Itxape arrandegiko erreleboa. Beraiekin bildu da Kronika. /7 z GOAZEN PLAZARA

Lehenengo tailerra, gaur

Goazen Plazara ekimenaren barruan, Gu eta gure ingurua proiektuari ekingo diote gaur. Tailerrak izango dira ostegunero, Atsegindegin (17:00). Gaurkoa, lehenengoa. /8 z EREÑOTZU

‘Chertat eta lehoia’ ipuin kontaketa

«Inor ez aspertzeko moduko erakusketa antolatu dugu»

XABIER Arnaizek eta Maria Mamerta Agirrek argazki erakusketa jarri dute Biterin. Kamaratik begira izena du erakus-

ketak eta mota guztietako argazkiak jarri dituzte. Denera, 90 bat. Txuri-beltzean eta koloretan egongo dira argazkiak, eta

tamaina desberdinetakoak; «inor ez aspertzeko», diote. Gaur izango da inaugurazioa 19:30etan. /2

Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barruan, Chertat eta lehoia ipuina kontatuko dute gaur. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da, Ereñotzuko auzo etxean. /8

GAUR KRONIKAN Laburrak /2 eta 8 Amher zinea, erremontea, Euskararen Eguna... Fotonotiziak / 8 Haur jaia Arriatsun, Goiz Eguzki abesbatza

2015-XI-12 osteguna

//

2

Mota guztietako argazkiak, 45garren urteurrena Agirre eta Arnaizen eskutik ospatuko dute etzi z INCANSABLES TXARANGA

z ARGAZKI ERAKUSKETA

Argazki erakusketa antolatu dute Biterin Maria Mamerta Agirrek eta Xabier Arnaizek. 19:30etan da inaugurazioa. ARGAZKI erakusketa jarri dute Maria Mamerta Agirrek eta Xabier Arnaizek Biterin. Gaur inauguratuko dute 19:30etan eta azaroaren 26ra arte egongo da ikusgai. Egun osoan zehar egongo da gela irekia, erakusketaz gozatzeko: 10:00-13:00 eta 18:00-20:30; eta larunbatetan, 10:00-13:00. Kamaratik begira izena du erakusketak eta bertan, mota guztietako argazkiak jarri dituzte: «Txuri-beltzean eta koloretan egongo dira argazkiak, eta tamaina desberdinetakoak; inor ez aspertzeko. Ez genuen erakusketa uniforme bat egin nahi», diote. Bien argazkiak nahastuan egongo dira eta batzuk argibide txikiren bat baldin badute ere, argazki gehienak sinatu gabe egongo dira. Agirrek erakusketa jarria dauka orain dela bi urtetatik Pagoetako Parke Botanikoan eta bertako argazki batzuk ekarri dituzte. Arnaizek, berriz, Foto Forumekin jarri zuen erakusketako intsektu eta zomorroen makro argazki batzuk ere jarri ditu berriz. Dena dela, errepikatutako argazkiak oso gutxi omen dira. «8-10 argazki izango dira errepikatutakoak, eta denera, 90 argazki jarri ditugu erakusketan».

Estilo ezberdinetako argazkiak Erakusketan, denetariko argazkiak aurkituko ditugu: paisaiak, animaliak, loreak, testurak… Argazki batzuk lehendik ateratakoak dira, eta beste batzuk azken aldian atera dituzte erakusketarako: «Asturiasen eta Galizian izan gara orain dela gutxi eta argazki asko atera ditugu bertan. Rapa das Bestas

ten azalduz.

«Paper bereziak ere erabili ditugu, fotografikoaz gain» festan egon ginen, besteak beste, Pontevedran eta ikusgarria da. 20.000 pertsona inguru bildu ginen; sekulako montajea. Abereak nola desparasitatzen dituzten, txipa nola sartzen dieten… horrelako irudiak ateratzeko aukera ere izan dugu», dio Arnaizek. Asturiasen, berriz, paisaien argazkiak ateratzen aritu da. Eta Agirre, arrokei: «Paisaiek ez naute bereziki erakartzen argazkiak ateratzeko. Oso gauza konkretuak eta txikiak gustatzen zaizkit. Testurak gustatzen zaizkit. Eta hango arrokak ikusgarriak dira. Ze paretatzarrak eta zenbat kolore desberdin biltzen dituzten… Zumaiako flyschak bezala, koloretan». Tematika jakin bateko argazkiak ere jarri ditu Arnaizek. Sarea oinarri duten argazkiak dira eta 10 bat izango dira ikusgai. Sarearen bidez ikusten dena, sareak ikusten duena… erakusten dute argazki horiek. Loreak ere oso presente egongo dira, Agirrek ateratako argazkietan. Baita kristal puskatuei ateratakoak eta Hernaniko zenbait argazki. Argazkiez gain, informazio pixka bat ere jarriko dute erakusketan, ze tresneria eta ze kamarak erabiltzen dituz-

Argazkiak salgai Argazkien aukeraketa egitea oso zaila izan dela azaldu dute biek: «Milaka argazki dauzkagu eta oso zaila da aukeraketa egitea. Hala ere, iruditzen zaigu zerbait txukuna prestatu dugula, saiatu gara behintzat. Gainera, askotan, argazkilaritza ez dela baloratzen iruditzen zaigu eta guk daukan balioa eman nahi genion erakusketa honetan. Paper bereziak ere erabili ditugu, fotografikoaz gain». Salgai egongo dira argazki guztiak eta norberaren beharretara egokitzeko aukera izango da. Hau da, argazkiren bat haunditu edo txikitu nahi bada, aukera emango dute.

Beste bide batzuk bilatu behar Hernanin, halako erakusketak ikustera joateko ohiturarik ba ote den galdetuta, askorik ez dagoela diote. «Fotoforumekin, erakusketa kolektiboa egin genuenean, 800 lagun etorri ziren. Baina taldean Hernanitik kanpokoak ere badaude eta bakoitzak jende desberdina ekarri zuen. Oso oso erantzun ona izan zuen, baina desberdina da bakarka egiten duzunean». Horrez gain, herritarrengan ohitura hori sortzeko ere, aukera askorik ez dagoela diote. «Biterin leku falta dago. Bi urte baino gehiago itxaron dugu erakusketa hau jartzeko eta gainerakoak ere horrela dabiltza. Beste bide batzuk bilatu behar dira. Aukera badago eta Udalak ere zentzu horretan lan egin beharko lukeela uste dugu». yy

Kapitalaren kulturaz, hitzaldia z HERNANI ERROTZEN

Markel Ormazabalek eta Jule Goikoetxeak emango dute hitzaldia. 19:30etan izango da Biterin. HERNANI Errotzen elkarteak antolatuta, hitzaldia emango dute gaur Markel Ormazabalek eta Jule Goikoetxeak. Kapitalaren kultura: salgaia

Hiria denean, horixe da hitzaldiaren izenburua. Kultura hirien barruan nola ulertzen den azalduko dute eta nola bihurtzen den aitzakia kapi-

tala erakartzeko. Donostia 2016 proiektua izango dute oinarri. Arratsaldeko 19:30etan izango da Biterin. yy

Kalejira egingo dute Kaxkoan eta Zapa eta Sietemesino omenduko dituzte. INCANSABLES txarangak kalejira egingo du herriko kaxkoan barrena, larunbatean. 45garren urteurrena ospatuko dute. Eguerdi partean Plazatik aterako dira eta Felipe Sagarna txarangako sortzaileetako bat izandakoaren portalean geldituko dira. Bertan, berari eskainitako El Zapa pieza joko dute. Ondoren, txaranga sortu z

zuen beste taldekide bati, Txomin Castrori (Sietemesino) Habanera eskainiko diote. Goizari 14:00ak aldera emango diote bukaera. Kale buelta honekin, urte hauetan zehar Hernani herriaren aldetik jasotako berotasuna eskertu nahi dute: «Eskerrik asko denei eta nahi duzuen arte». yy

AMHER

‘Sólo un beso’ ikusgai, bihar

Zinea eta Inmigrazioa ekimenaren barruan, Sólo un beso pelikula emango dute bihar. Oraingo honetan, kultura arteko maitasuna edo bikote mistoen arteko maitasuna hartu dute gaitzat eta biharko pelikulan, jatorriz pakistandarra den mutil baten eta neska eskoziar baten arteko maitasun istorioa kontatuko da. 19:00etan da, Sandiusterrin. Sarrera, doakoa da. yy z

ERREMONTEA

Ezkurra eta Endikak, aurreneko lehia

Ezkurrak eta Endikak gaur ekingo diote Bikotetako Txapelketari. Uterga eta Olazarren aurka jokatuko dute. Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaurko jaialdian, Galarretan, 16:00etatik aurrera. yy z

MOTXIAN EBY ESKETX LEHIAKETA

Epea luzatu dute, lanak bidaltzeko

Motxian Eby esketx lehiaketan azaldu dute gaizki eman zutela lanak whatsapp bidez bidaltzeko telefono zenbakia, iazkoa eman baitzuten. Hori horrela, epea luzatu dute azaroaren 22ra. Telefono zuzena: 616 665 813. 12 eta 16 urte arteko gazteentzat da. yy z

EUSKARAREN EGUNA

Mintzodromoan parte hartzeko aukera

Euskararen Egunean, Mintzodromoa antolatu du Udal Euskaltegiak eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute: 943 33 18 96 edo [email protected]. yy z

PSE-EE

Postaz bozkatzeko, laguntza

Hernaniko alderdi sozialistak laguntza zerbitzu bat jarri du martxan Casa del Pueblon (Elkano 11), postaz bozkatu behar dutenentzat. Astelehenetik ostiralera bertan egongo dira goiz eta arratsalde: 11:3013:00 eta 16:00-19:00. Eta kontsultak egiteko: 943 55 04 29. yy z

FOTOESKOLA

Indiara joateko, izen ematea

Fotoeskolak Indiara antolatu du hurrengo bidaia, Aste Santuan. Bombay, Bhuj, Mahdavi eta Kutch bisitatuko dituzte. Informazioa eskatu eta izena eman nahi duenak zabalik du epea. Horretarako: [email protected] edo 661 432 242 telefonora deitu. www.fotoeskola.wordpress.com helbidean ere, badago informazioa. Prezioa 700 eurokoa da; hegazkina aparte. yy

IKASLEEN TXOKOA // ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISTIKOA

2015-XI-12 osteguna

//

II

Sergio González, Astigarragan finkatutako Cordobesa

z ELKARRIZKETA

Euskal Herrira etorritako aurreneko asteetan, aurretik zuen pentsamendu berdinekin jarraitu zuela aitortu du Gonzalezek: «beldurrak nire buruan jarraitzen zuen». Etorri baino lehen zer pentsatzen zenuen Euskal Herriari buruz? Inpresio txarra neukan. Kanpoko jendeak eta familiak Euskal Herriko inpresio hau transmititzen zidan. Gainera, komunikabideek ez zuten batere laguntzen, beti ETAz ari ziren.

Iristean espero zenuena izan al zen? Lehenengo asteetan pentsamendu berdinekin jarraitu nuen, beldurrak nire buruan jarraitzen zuen. Gainera hizkuntza, kultura eta ohiturak guztiz ezberdinak ziren nirearekin alderatuz gero. Euskal Herrira iristean, nire pertsonalitateari esker erraz egokituko nintzela uste nuen, baina azkenean, pentsatzen nuena baino zailagoa izan zen.

Euskara ikastea kostatu al zitzaizun? Bai, 5. eta 6. mailan lehenengo hiru orduak irakasle batekin bakarrik pasatzen nituen euskara ikasteko. Jolasen bidez ikasten nuen batez ere, eta irakasle horrek asko lagundu zidan nire euskara maila besteekin parekatzeko; nahia zen, DBH-ra iristean nire klasekoen maila bera izatea.

Nola izan zen zure lehenengo eguna ikastolan? Oso arraroa izan zen. Nire anaiari helduta joan nintzen ikastolara, zegokidan klasera sartu arte. Klase aurrean presentatu ninduten momentua, nire bizitzako minutu luzeena izan zen. Euskara ikasten laguntzen zidan irakasleak beste gela batera eraman ninduen, eta han askoz lasaiago sentitu nintzen. Jolas garaian, futbolean jolasten hasi eta lagunak egin nituen berehala.

Ze ezberdintasun dago Córdoba eta Euskal Herriaren artean? Jendeak dituen ohiturak, kultura, erlijioa… oso ezberdinak dira.

Sergio Gonzalez.

Amankomunean ditugun ospakizunak, modu ezberdinean ospatu edo bizitzen ditugu, esate baterako, Aste Santua.

Sozialki oso ezberdinak al gara? Bai, arlo sozialean ezberdintasunak nahiko nabarmenak dira. Jendea ezagutzeko orduan, lotsatiagoak zarete hemen. Oso deigarria iruditzen zait hemen lagun-taldeak duen garrantzia. Hemen koadrilatan biltzen dira eta talde hori osatzen duten pertsonak ez dira gehiegi zabaltzen, hau da, koadrilaz kanpoko inor ezagutzeko joera izan gabe. Córdoban, aldiz, berdin zaigu

«Hemen koadrilatan biltzen dira, eta ez dute koadrilaz kanpoko inor ezagutzeko joerarik. Cordoban aldiz, berdin zaigu norekin atera, beti ezagutzen dugu norbait». «Euskal Herrian gehiago kostatzen da norbaiten konfiantza lortzea. Hori bai, hemengo jendeak zugan konfiatzen duenean, benetako konfinatza da. Hemengo jendea leialagoa da». norekin atera, zure koadrilarekin, lagun batekin edota bakarrik, joango garen lekura joanda ere, norbait ezagutuko bai-

tugu; ez dugu harremanak izateko zailtasunik. Konfiantzaz hitz egiterakoan justu kontrakoa pasatzen da. Córdobakoak

lehenengo egunean konfiantza osoa ematen dizu eta Euskal Herriko pertsona bati pixka bat gehiago kostatzen zaio. Baina egunak pasatzen diren heinean, konturatzen zara hemengo jendeak zugan konfiatzen duenean benetako konfiantza dela eta, hemengo jendea leialagoa izan ohi da.

Córdobara itzultzeko intentzioa duzu? Gaur egun, oso gustura nago hemen, eta oraindik ez daukat pentsatuta etorkizunean zer egingo dudan, baina egunen batean bueltatzeko aukera etortzen bada, zergatik ez bueltatu?

//

III

2015-XI-12 osteguna

IKASLEEN TXOKOA // ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISTIKOA

Hernani Club Rugby, Hernani mundura zabaltzen duen taldea z KIROLA

Tradizionalak diren kirolez gain, errugbiak ere lekua Hernanin; zaletasun haundia dago. “Hernani Club” Rugby taldearen ibilbidea 1965ean hasi zen, Infantil mailako ekipo batekin. Hasieran, herriko futbol taldearekin konpartitzen zuen zelaia, eta bi entrenatzaile zituen, soilik. Gaur egun, eta ibilbide luze baten ostean, belar naturaleko bi zelai dituzte, aldagela,

gimnasioa eta egoitza sozialaren alboan. Hasiera xumea izan arren, gutxinaka-gutxinaka eta esfortzu handia eginez, maila gorenera iritsi da. Adibidez, 19781987 hamarkada urrezkoa izan zen Klubaren historian. Lau aldiz izan ziren maila goreneko txapeldunorde; 2003-2004

denboraldian ohorezko B mailara igotzea lortu zuen talde nagusiak. Ohorezko B mailako aurreneko bi urteetan, laugarren postuan geldituta ziren; eta 2006-2007 denboraldian lehen aldiz sailkatu ziren ohorezko mailara igotzeko playoffak jokatzera. Ligan bigarren gelditu ziren.

2011-2012 denboraldia, historikoa Baina benetan historikoa 20112012 denboraldia izan zen. Rugby talde nagusiak Ohorezko Mailara igotzea lortu zuenean. Esan beharra dago Club honetan emakumeek ere parte-hartzen dutela aktiboki, kirol munduan leku bat irekiz,

Rugbya emakumeena ere dela erakutsiz. Argi dago Rugby zaletasun handia dagoela Hernanin; gainera, tradizionalak diren kirolez gain, beraiek gustukoa dutena aurrera eramateko indarra dutela erakutsi dute.

Egileak: Asier Goñi, Maite Tolosa eta Maria Jauregi

Institutu integratu berria, Hernanin z HEZKUNTZA

Lehen Hernani BHI izenez ezaguna zen institutuak izen berria hartu du aurten: Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketako Institutu integratua. Ikastetxe integratua dugu Hernanin, Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketako Institutu Integratua izena hartu duena orain gutxi. Aurreko urteetan Hernani BHI izenez ezagutua zenak hainbat alor hartzen zituen bere barruan, zehazki, hauek: DBH, Batxilergoa, PCPI eta Erdi Mailako zein Goi Mailako zikloak. Aldaketa honen helburu nagusia ikastetxe integratu batean bihurtzea zen, eta

honekin batera, ikastetxe integratuen sarean sartzea. Helburu nagusia lortu ondoren, beste motatako azpi-helburu batzuk lortu nahian dabiltza gaur egun. Adibide gisa ditugu metodologia berriak aplikatzearena, baita lanbide heziketako ikastaroak zein LH dualak. Gaur egun eskaintzen diren zikloak hauexek dira: Mekanizazioko langilea (Oinarrizko Lanbide Heziketa), MantentzeLan elektromekanikoetako

teknikaria (Erdi mailako heziketa zikloa), Instalazio Elektrotekniko eta Automatizaziorako teknikaria (Goi mailako heziketa zikloa), Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko teknikaria (Goi mailako heziketa zikloa) eta Animazio Soziokulturaleko eta Turistikoko teknikaria (Goi mailako heziketa zikloa).

Egileak: Lide Lucas, Beñat Jauregi eta Eneko Lertxundi

Institutua Karmelo Labakan dago.

Hasier Gonzalez klasekidea, telebistan z ELKARRIZKETA

EITB 1eko ‘Burubero’ lehiaketan ari da parte hartzen, Hasier Gonzalez. Hernani Lan Heziketa ikastetxeko, ASKT-ko gelakidea den, Hasier Gonzalez, ETB1eko Burubero lehiaketan ari da parte hartzen. Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:00etan ikus dezakegu. Galdeketa bat egiteko auke-

ra izan dugu, bere esperientzia nolakoa izan den azaltzeko.

Nola animatu zinen saioan parte hartzera? ETB1ean iragarkia ikusi nuen eta dirua irabazteko modu polit bat zela iruditu zitzaidan. Asko gustatu izan zaizkit beti galdera eta erantzunetako

lehiaketak. Iragarkia ikusi eta berehala animatu nintzen.

Zer iruditu zaizu programa? Oso dibertigarria dela uste dut. Kike Amonarriz oso aurkezle ona iruditzen zait eta jatorra da gainera. Giro ona daukagu lehiakideen artean, baino konpetentzia handia da, oso azkarrak baitira.

Zakua irabazteko esperantzak dituzu? Ez da batere erraza izango, izan ere, azken galdera sorta oso zaila izan ohi da. Irabaziz gero, nire gelakideei hamaiketakoa ekarriko diet.

Egileak: Maddi Alustitza, Alaitz Riaño eta Dayana Montalvo

Hasier Gonzalez.

IKASLEEN TXOKOA // ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISTIKOA

2015-XI-12 osteguna

Asteen dekretua, ikasturtea eramangarriago egiteko z HEZKUNTZA

Iniziatiba izan dute bigarren mailako ordezkariek; asmoa da, metodologia honen bidez, ikasturtea eramangarriagoa egitea. Bigarren mailako ordezkari aukeraketan sortutako iniziatiba bat da. Aste horretan Kultura Animazioa eta Kudeaketako ikasgaian dekretuak eman genituen eta ostirala zenez, gure sormena erabiliz gure dekretuak idatzi genituen. Aurtengo ikasgaiak nahiko teorikoak dira, aurreko urtekoekin alderatuz gero. Dekretu hauen helburua da, astea eramangarriagoa egitea. Dekretuak onako hauek izan ziren: • Astelehena: txapel xelebreak ekarri behar dira. • Asteartea: Egun tematikoa (Hawaii, super heroiak, piratak…)

• Asteazkena: More koloreko zerbait soinean eraman behar da. • Osteguna: Fruta ekarri behar da. • Ostirala: Ibilera xelebreen eguna. Dekretuak betetzen ez dituztenek zigor bat jasan beharko dute; baina gure klase kideak gatzik gabeak direnez, ezin izan ditugu zigor hauek aurrera eraman. Gure dekretuei indarra emateko ASTko lehenengo mailakoei ere ezarri dizkiegu.

Egileak: Karmele Goikoetxea, Laura Tapia eta Olatz Ugarte

Lehenenengo eta bigarren mailako ikasleak, txapela xelebrea eramaten

Ikasleen Txokoa - 64 zk. ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISTIKOA Sergio González, Lide Lucas, Olatz Ugarte, Itsaso Camacho, Maria Jauregui, Eneko Lertxundi, Alaitz Riaño, Asier Goñi, Hasier González, Laura Tapia, Maite Tolosa, Karmele Goikoetxea, Dayana Montalvo, Maddi Alustiza.

//

IV

//

3

2015-XI-12 osteguna

«Oso bizirik jarraitzen du Itxaspek, aurpegi berriekin baina beti bezala» z ITXASPE ARRANDEGIA ENKARNI ARANBURU ETA ENRIKE LEGARDA

Erreleboa izan da Itxaspe arrandegian, azken hilabetean. Jubilazioagatik utzi dute Enkarni Aranburuk eta Joxean senarrak, «penarekin», hori bai; eta Enrike Legardak hartu du. Aldaketak aldaketa, ordea, aurreratu dute «betiko Itxaspe» aurkituko duela, bertaratzen denak. URTE asko eman dituzue Itxaspe arrandegian. Enkarni Aranburu: Urte asko izan dira, bai. 21 urte, arrandegia hartu genuenetik. Eta jubilazioagatik utzi dugu orain. Berez, bi urte geratzen zitzaizkigun oraindik, baina semeek eman ziguten lata, ordu asko zirelako lanean. Guregatik egin zuten.

Eta hainbeste urtetan, bizipenak ere asko izango dira, ezta? Enkarni: Bai bai, jendeak denetik kontatzen dizu. Konfiantza haundia hartzen dute, eta arrandegian bakarrik daudenean, den-dena kontatzen dizute. Gauza pribatuak dira, senarrari ere kontatzen ez nizkionak. Askotan, konfesionario bihurtzen zen arrandegia. Lagun asko eman dizkit arrandegiak, gustora etortzen nintzen lanera.

Gogorra izango zen uztea. Enkarni: Gogorra izan zen, bai. Baina senarrak pasa zuen okerrago. Zalantza haundiak izan zituen, uzteko momentuan. Nik hilabete bat gehiago egin nuen arrandegian, berriei egokitzen laguntzen, eta senarra ikusita, mentalizatzen joan nintzen. Azken egunean, eguerdian garbiketa egin nuenean, bukatu da pentsatu nuen. Pintxo bat har-

Edurnek, Andreak eta Enrikek daramakite orain Itxaspe; Enkarni, berriz, bezero bezela hurbilduko da orain.

Enkarni Aranburu: «Lagun asko eman dizkit arrandegiak, gustora etortzen nintzen lanera. Denetik kontatzen zidaten, bakarrik zeudenean; askotan, konfesionario bihurtzen zen arrandegia». tzera joan nintzen bi neska berriekin, eta horrela despeditu nintzen. Nire azken eguna baino, gogorragoa izan zen senarrak eta Pilik, gurekin 16 urtez egon zen emakumeak, utzi zutenean. Hor bai izan nuela pena haundiagoa, Pilitaz despeditzean.

Zer esan dizute bezeroek? Enkarni: Poztu egin dira, baina aldi berean, pena hartu dute. Esaten didate, faltan botatzen nautela mostradore atzean, asko mimatu ditugula urte guzti hauetan. Denek agurtzen naute kalean. Nolakoa izan da erreleboa? Enrike Legarda: Aldaketa oso normala izan da, erraza, xinplea. 30 urte daramazkit arrainaren negozioan, eta badakit

zeinek egiten duen lan ondo. Eta Itxaspe negozio ona da, urte asko daramazkiena eta oso kontrastatua. Dena den, ez da aldaketa bat izan, jarraipena baizik. Nik Joxean aspalditik ezagutzen nuen, eta jakin nuenean jubilatzekotan zegoela, nire interesa erakutsi nion. Pentsatu balu hartu behar zuenak ez zeukala benetan arrandegia eramateko gaitasuna, ez zion utziko. Erantzukizuna da hain ondo funtzionatu duen arrandegi bat hartzea, zentzu guztietan. Enkarni: Konfiantza geneukan oso ondo funtzionatzen segiko zuela, martxa berdinarekin.

Hilabete eman duzue elkarrekin. Zer moduz? Enrike: Oso oso ondo pasa dugu, biok ezagutzen dugu mundu

Enrike Legarda: «Perfektua izan da adaptazioa. Bezero zoragarriak dauzka Itxaspe arrandegiak, eta Enkarni anfitrioi perfektua izan da. Betiko Itxaspe aurkituko dute bertan». hau, eta primerakoa izan da! Enkarni: Erakustea baino, bera jendeari aurkeztea izan zen gehiago. Gurekin batera, Edurne egon zen hiru astez, eta erakutsi nion nola atenditzen genuen bezero bakoitza, zerbitzu pertsonalizatu hori mantentzeko. Eskatu gabe, banekien zer nahi zuten, eta horri jarraipena ematea zen asmoa. Orain, nik uztean, Andrea sartu da lanean, Edurnerekin batera.

Zer moduz egokitu zarete? Enrike: Perfektua izan da adaptazioa. Bezero zoragarriak dauzkate, eta Enkarni anfitrioi perfektua izan da. Linea berean jarraitzen dugu, modu berean lan egiten. Bakarra, Enkarni faltan botatzen dugula. Berehala egingo genioke toki bat, bueltatu nahiko balu;

tabla bat daukagu beretzat. Enkarni: Pozgarria da jendeak esatea, hartu dutenek ondo egiten dutela lan. Edurnerekin oso erraz moldatu zen jendea, oso hiztuna baita. Oso gustora daude bezeroak beraiekin.

Zer esango zeniekete Itxaspeko bezeroei? Enkarni: Oso gustora egon naizela beti, beraiek eman didaten konfiantzarekin. Plazer haundia izan dela beraiekin lan egitea, urte guzti hauetan. Enrike: Oso bizirik jarraitzen duela Itxaspek, beti bezela; aurpegi berriekin baina linea berarekin. Zentzu guztietan, 21 urte hauetan izan duen guztiarekin. Eta etortzera animatu nahi nituzke, konprobatzeko betiko Itxaspe aurkituko dutela bertan. yy

2015ko azaroaren 12a, osteguna ::: 5.182 zk. ::: www.kronika.eus

TAXIAK: 943 550093

l

UDALTZAINGOA: 092

l

DYA: 943 464622

AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 l ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 l JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 9 FARMAZIAK l Egunez: Castilla Urbieta 7 943 552941 l Gauez: Etxebeste Elkano 9 943 552087

Gu eta gure ingurua ezagutzeko aurreneko tailerra, gaur z SORMEN TXOKOA GUNE SOZIOKULTURALA GOAZEN PLAZARA

Sei tailer antolatu ditu Sormen Txokoak, eta gaurkoan non bizi garen ezagutzeko aukera izango da. 17:00etan, Atsegindegin. GU eta gure ingurua proiektua jarri du martxan, Sormen Txokoa gune soziokulturalak. Goazen Plazara ekimenaren barruan antolatu dute, eta asmoa da, sei saio edo tailer ematea, norberak bere burua eta ingurua ezagutzeko.

Tailerrak haurrei eta hauen familiei daude zuzenduta eta asmoa da, elkarbizitzan aisiari indarra ematea eta inguruan dauden tresna ezberdinez ohartaraztea. Aurreneko saioa gaur izango da, eta bertan non bizi garen ezagutzeko aukera

izango da. Horretarako, galdera jokoa eta mural bat eraikitzea proposatu dute. Gainerako bost saioak abenduaren 17ra bitartean izango dira; guztiak ostegunetan, Atsegindegin, arratsaldeko, 17:00etan hasita. yy

Chertat eta lehoiaren abenturak ezagutzeko aukera, gaur z EREÑOTZU XVII. UDAZKEN KULTURALA

z

GAUR

Zerua behe lainoek estaliko badute ere, ez da euririk espero. Haizea ahul ibiliko da, hego ukituarekin. Tenperatura, antzeko: Min.12º / Max.20º

BIHAR

Fronte bat iritsiko da eta lainotuta jarraituko du; tarteka euri txikia ere, espero da. Tenperatura maximoa jaitsi egingo da: Min.11º / Max.16º

(euskalmet)

l

l

EGURALDIA

& TELEFONOAK

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: A. Arbelaitz, E. Zeberio, B. Los Arcos, K. Garmendia, L. Goñi, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11. % 943-33 08 99. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

MENDIZALE ASTEA

Mikel Aristregiren argazkiak, gaur

Azken argazki proiekzioa izango da gaur, 19:30etan Biterin. Mikel Aristregiren Santio bidea bizikletaz, kostaldetik ikusteko aukera izango da. Bihar, berriz, gaztetxoen irteeretako argazkiak ikusiko dituzte eta dominak banatuko dituzte. Ondoren, argazki lehiaketako sariak banatuko ditzute. yy z

OMENALDIA

Jubilatutako merkatariei, omenaldia

Jubilatu egin dira Peña okindegiko Rosi, Urrats zapata dendako Iñaki eta Mari Fe arrandegiko Mari Fe. Hori horrela, Kaxkoko lagunek afari merienda antolatu dute gaur, omenaldia egiteko. yy z

SAHARA

Arropa biltzen ari dira Biterin

Saharako errefuxiatu kanpamenduetan uholdeak izan dira, eta egoerari aurre egiteko lagundu nahian dabiltza Hernanin. Hilabete honetan zehar, arropa biltzeko tokia egongo da Biterin. Diruz ere lagundu daiteke: 0010 0411 03 1000001773 (Banque Nationale D’Algerie). Bestalde, Sahararen aldeko ekitaldi bat egin zen larunbatean eta jende asko hurbildu zela eta, eskerrak eman nahi dituzte Sahararen aldeko lagunek: «Parte hartu zuten tabernei (salmentan jartzeko emandako jakiengatik) eta hurbildu zen jende guztiari». yy

Ipuin kontaketa Jexux Eizagirre eta Cheij Ahmedek egingo dute, auzo etxean, 18:00etatik aurrera. CHERTAT eta lehoia da Dobera Euskara Elkartearen ipuin faktoriako azken lana. Saharan hain ezagunak diren bi hauen abenturak ezagutzen ez dituztenek gaur izango dute ipuina en-

tzuteko aukera. Izan ere, Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barruan kontatuko dute. Euskerazko bertsioa Jexux Eizagirrek egingo du; eta hassanieraz Cheij Ahmed ariko da.

z

Kontakizunaz gain, ipuinaren ilustrazioak proiektatuko dira; eta baita ere, Saharako haurren argazkiak eta Chertat mugitzen den eremuaren mapa bat. Auzo etxean, gaur, 18:00etan. yy

OSIÑAGA AUZOA

Haurren eguna, Arriatsuko eskolan

Urtero, azaroan antolatzen dituzte haur jolasak.

Auzoko neska-mutilek elkartu eta arratsalde pasa ederra egiteko aukera izaten dute urtero, azaroan antolatzen diren haur jolasekin. Joan den larunbatean izan zuten hitzordua, eta gozatu ederra hartu zuten, egin zituzten hainbat jokoekin. Eta hori bakarrik ez! txokolate jatearekin ere, goxatu zuten! yy

z

GOIZ EGUZKI

Hernani eta Errenteriako ahotsak, belarriak goxatzen

Goiz Eguzki abesbatzak eta Errenteriako Telleri abesbatzak emanaldia eskaini zuten larunbatean, Milagrosan. Zortzina kantu abestu zituzten, estilo guztietakoak. yy

IRAGARKI MERKEAK

Garaje marra alokatzen da, 40 € hileko Gabriel Zelaia plazan (Antziola). Deitu: 670 422 637 ETXEBIZITZA SALTZEKO BEHARRA Hernani erdialdean. Eraikuntza handi eta berria. Ikusgarria. Prezio oso onean. Deitu: 648 102 799 ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660. Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)