Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2008-VII-23)

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako sal...
9 downloads 0 Views 3MB Size
Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu,jo Cedrora (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2008-VII-23) Euskararen arduraduna: Aintzane Atela Azala eta liburuaren diseinua: Iturri Maketazioa: Erein Azaleko argazkia: Jon Cazenave Argazkiak: Jon Cazenave, Ereingo artxiboa Ilustrazioak: Estudio Landa © Alberto Prego Axpe © EREIN. Donostia 2008 ISBN: 978-84-9746-432-1 L.G.: BI-2475/08 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: [email protected] www.erein.com Inprimatzailea : Grafman, S.A. Pol. industrial El campillo. P A2 Gallarta (Bizkaia) T 94 636 91 94 F 94 636 93 33

GEOGRAFIA ETA H ISTORIA Gizarte Zientziak DBH 3

Alber to Prego

erein

Aurkibidea I. Jarduera ekonomikoa eta eremu geografikoa 1. Jarduera ekonomikoa .............................................................................................................................................. 8 2. Oinarrizko eragile eta erakundeak...................................................................................................................... 12 3. Makroekonomia eta mikroekonomia.................................................................................................................. 18 4. Lan egiteko moduak.............................................................................................................................................. 22 5. Lana eta familia-ekonomia .................................................................................................................................. 30 6. Inflazioa eta beste arazo ekonomiko batzuk .................................................................................................... 32 7. Finantza-erakundeak ............................................................................................................................................ 34 8. Gure eskubideen babesa .................................................................................................................................... 38 9. Ekonomia eta administrazio publikoa ................................................................................................................ 42 10. Herrialde baten oparotasuna, aberastasuna eta ongizatea............................................................................ 44 11. Jarduera ekonomikoa .......................................................................................................................................... 48 12. Nekazaritza eta landa-eremuak .......................................................................................................................... 50 13. Merkataritza-nekazaritza, teknifikatua ................................................................................................................ 58 14. Abeltzaintza ............................................................................................................................................................ 62 15. Arrantza .................................................................................................................................................................. 64 16. Basogintza ............................................................................................................................................................ 68 17. Lehen sektorea Europar Batasunean eta Espainian........................................................................................ 70 18. Bigarren sektorea.................................................................................................................................................. 72 19. Industria .................................................................................................................................................................. 74 20. Industria Europar Batasunean eta Espainian.................................................................................................... 78 21. Zerbitzuak .............................................................................................................................................................. 80 22. Merkataritza eta garraioa .................................................................................................................................... 84 23. Hirugarren sektorea EBn eta Espainian .......................................................................................................... 90 24. Iturri demografikoak ............................................................................................................................................ 94

II. Jarduera ekonomikoa eta eremu geografikoa Euskal Herrian 1. Lehen sektorea Euskal Herrian ............................................................................................................................100 2. Euskal landa-eremuaren erabilera ......................................................................................................................108 3. Arrantza ..................................................................................................................................................................114 4. Bigarren sektorea, iraultza ....................................................................................................................................118 5. Euskal Herriko industriaren eraldaketak eta kokapena ....................................................................................124 6. Hirugarren sektorea Euskal Herrian ....................................................................................................................128 7. Turismoa....................................................................................................................................................................134 8. Biztanleria ................................................................................................................................................................138 9. Euskal diaspora ......................................................................................................................................................142

III. Antolamendu politikoa eta eremu geografikoa 1. Antzinako Erregimenaren amaiera ......................................................................................................................150 2. Erregimen liberalaren garaipena Frantzian ........................................................................................................154 3. Demokrazia ............................................................................................................................................................164 4. Demokrazia Euskal Herrian ..................................................................................................................................168 5. Eskubideen aldeko borroka desberdina..............................................................................................................172 6. Diktadura ..................................................................................................................................................................176 7. Espainiako Estatuko administrazioa......................................................................................................................184 8. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Herria kontinentala ................190 9. Europar Batasuna, nazioz gaindiko erakundea ..................................................................................................196

IV. Eraldaketak eta desorekak gaur egungo munduan 1. Gaurko munduaren antolamendua ......................................................................................................................206 2. Gaurko munduaren arazoak..................................................................................................................................212 3. Nazioarteko erakundeak eta espazio ekonomikoak ..........................................................................................218 4. Giza eta emakumeen arteko desberdintasunak ................................................................................................224

Atal honetan honako gai hauek landuko ditugu: Prozedurazko edukiak (Egiten jakin). – Alderdi historikoei, sozialei, kulturalei, eta abarrei buruzko hipotesiak proposatzea, azaltzea eta egiaztatzea. – Hainbat grafiko irakurtzeko eta interpretatzeko urratsak egitea. – Informazioa erregistratzeko eta horren tratamendua egiteko teknikak ezagutzea. – Lortutako informazioa ahoz nahiz idatziz azaltzea. – Hainbat iturritatik abiatuta garrantzizko informazioa lortzeko eta erregistratzeko urratsak egitea, eta hori zuzen aurkeztea, hainbat adierazpideren bitartez. – Gizartearen ezagutza osatzeko eta horren berri emateko prozesuan erabili ohi diren testu-generoak egoki erabiltzeko urratsak egitea. – Gaur egungo jokabide demografikoak eta horien ondorioak aztertzeko urratsak egitea. – Gaurkotasuna duen gairen bati buruzko eztabaidak egiteko, kasuak aztertzeko edo arazoak konpontzeko urratsak egitea, besteak beste komunikabideek ematen dituzten informazioiturriez baliatuz, eta gertaera berari buruzko informazioa modu kritikoan baloratuz.

Balio-edukiak (Zure parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa da, eta ahalegindu behar zara zure iritzia eta jarrera aurkitzen). Laguntzeko, hainbat tresna emango dizkizugu, honako alderdi hauek landu ditzazun: – Baliabide naturalak gaur egungo zein etorkizuneko gizakien ondaretzat hartzen jakitea. – Jarrera kritikoa edukitzea garapenaren banaketa desberdinaren aurrean, eta munduko pertsonen eta herrien arteko desberdintasunak baztertzea. – Baliabideak agortu egiten direla, horien kontsumoa arrazionalizatu egin behar dela eta jarduera ekonomikoak espazioan eragiten duela onartzea. – Kontsumoaren arrazionalizazioa eta gizakien garapena berdintasunez eta modu iraunkorrean egin dadin bultzatzeko prozesuan laguntzea, bai bakarka bai taldean. – Gizakien beharren eta baliabide ekonomikoen kontzientzia hartzea. Merkatuko ekonomian parte hartzen duten oinarrizko eragileak eta erakundeak eta horiek familia-unitateekin duten harremana. Sektore ekonomikoak. Zerbitzuondasunen produkzioa, banaketa, trukea eta kontsumoa. – Lanaren munduan gertatzen diren aldaketen berri edukitzea. Zer den merkatua, dirua, errentaren banaketa, inbertsioa, finantza-erakundeak eta ekonomia arautzeko erakundeak. Kanpoko zorra, langabezia eta inflazioa. – Globalizazio kontzeptuaren kontzientzia hartzea.

Kontzeptuzko edukiak (Memorizatu eta ulertu). 1. Jarduera ekonomikoa 2. Oinarrizko eragile eta erakundeak 3. Makroekonomia eta mikroekonomia 4. Lan egiteko moduak 5. Lana eta familia-ekonomia 6. Inflazioa eta beste arazo ekonomiko batzuk 7. Finantza-erakundeak 8. Gure eskubideen babesa 9. Ekonomia eta administrazio publikoa 10. Herrialde baten oparotasuna, aberastasuna eta ongizatea 11. Jarduera ekonomikoa 12. Nekazaritza eta landa-eremuak 13. Merkataritza-nekazaritza, teknifikatua 14. Abeltzaintza 15. Arrantza 16. Basogintza 17. Lehen sektorea Europar Batasunean eta Espainian 18. Bigarren sektorea 19. Industria 20. Industria Europar Batasunean eta Espainian 21. Zerbitzuak 22. Merkataritza eta garraioa 23. Hirugarren sektorea EBn eta Espainian 24. Iturri demografikoak

I. Jarduera ekonomikoa eta eremu geografikoa

 1. Jarduera ekonomikoa GALDERA GILTZARRIAK

hozkailuak, etab. oinarrizko premiatzat hartzen dira, nahiz eta horiek gabe ere bizi gaitezkeen.

• Zer da ekonomia? • Zer behar ditu gizakiak?

Ondasunak eta zerbitzuak

• Zer dira ondasunak? Zer dira zerbitzuak?

Gizarteak zenbat eta aurreratuagoak izan, hainbat eta bizitza-maila altuagoa eduki nahi dute gizarte horietan bizi diren pertsonek, hau da, egunetik egunera gero eta ondasun gehiago eduki nahi dituzte (automobilak, arropa, elikagaiak, etxetresnak…); halaber bizitza erraztuko dieten zerbitzu hobeak nahiko dituzte (hezkuntza, osasuna, garraioa, banku-zerbitzuak…). Ondasunak bi eratakoak dira: – Ekipamendu-ondasunak, beste ondasun batzuk sortzeko erabiltzen direnak; esate baterako, zapatak egiteko balio duen makina bat. Era horretako ondasunak egiten dituzten enpresei makina-erremintako enpresa esaten zaie. – Kontsumo-ondasunak, zuzen-zuzenean kontsumitzaileen premiak asetzen dituztenak: arropa, janaria, etxetresnak, automobilak, etab.

• Zer alde dago ondasunen eta zerbitzuen artean? • Zein dira jarduera ekonomiko nagusiak?

AZALDU BEHARREKO IDEIAK Egunero agertzen da telebistan, irratian zein prentsan ekonomia hitza. Langileen soldatak, etxebizitzen gaineko hipotekak, erosten ditugun gauzen prezioa, gobernuaren eta administrazioen erabakiak, zergak… Guztiak du zerikusia ekonomiarekin!

Baina zer da, egiaz, ekonomia? Definizio klasikoena Lionel Robbinsek osatu zuen 1932an: giza jokabidea gizakiaren helburu eta nahi mugagabeen eta izadiak dituen baliabide eta bide mugatu eta eskasen arteko harremantzat hartuta aztertzen duen zientzia da ekonomia. Definizio hori abiapuntu hartuta, eskura ditugun baliabide eskasak eta mugatuak banatzeko eta erabiltzeko irtenbideak aztertzen ditu ekonomiak. Horregatik da hain estua geografiaren eta ekonomiaren arteko harremana. Baliabideak, ordea, ez daude berdin banatuta planeta osoan zehar, eta horregatik dute lurralde batzuk garapen-maila handiagoa; horregatik dago pobrezia handia batzuetan eta aberastasun handia besteetan, etab.

Giza premiak Gizaki guztiok jarduten dugu ditugun premien arabera. Dena dela, premia guztiek ez dute garrantzi bera. Bi motatako premiak bereizi behar ditugu: – Lehen mailako premiak edo oinarrizkoak, bizitzeko ezinbestekotzat hartzen direnak; hala nola, elikadura, jantziak, etxebizitza, etab. – Bigarren mailako beharrak edo hil edo bizikoak ez diren premiak. Konplexuagoak dira, eta, uneren batean ezinbestekotzat har badaitezke ere, gure bizia ez dago haien mende. Premia horien adibide dira: hezkuntza, garraioa, komunikazioa, aisia… Askotan gertatu ohi den bezala, gizarte bat zenbat eta garatuagoa izan, hainbat eta oinarrizko premia gehiago izango dituzte bertako biztanleek. Gure gizartean, esate baterako, garraioa, telebista,

8

Jarduera ekonomikoak Hiru jarduera ekonomiko mota bereizten dira: – Ekoizpen-jarduerak. Baliabide naturalak ondasun materialetan edo zerbitzuetan eraldatzeko helburua duten jarduerak sartzen dira kategoria honetan. Sektore desberdinak biltzen dira; hala nola, nekazaritza, industria, mediku-zerbitzuak, banketxeak, etab. – Banaketa-jarduerak. Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileen eskura jartzea da horien helburua. Gaur egungo gizarte garatuetan, sareen bitartez jartzen dira produktuak salgai, kontsumitzaileak eros ditzan. Kategoria horren barruan sartzen dira, besteak beste, garraioa, komunikazioa, informazioa, publizitatea. – Kontsumo-jarduerak. Kontsumitzaileei ondasunak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen dietenak. Kontsumitzaileak, aldi berean, beste bi taldetan banatzen dira: a. Tarteko kontsumitzaileak, hau da, kontsumitzaile bihurtzen diren enpresak, beren produktuak egiteko makinak eta erremintak erosten baitituzte. b. Azken kontsumitzaileak, produktuak beraiek zuzenean erabiltzeko erosten dituzten edo zerbitzuak zuzenean erabiltzen dituzten pertsonak eta erakundeak. Jarduera horien azken helburua salerosketa da, eta salerosketa hori merkatuetan egiten da; bertan elkartzen dira saltzaileak batetik, salgaiak eta zerbitzuak eskaintzen dituztenak, eta erosleak bestetik, salgai edo zerbitzuak eskatzen edo erosten dituztenak.

Produktuen banaketa merkataritza-sareen bitartez.

Buztingintza.

Arraina lonjan salgai.

Zuzeneko salmenta.

1. Lot itzazu irudiak dagozkien jarduera ekonomikoekin. Har ezazu kontuan zerbitzuak ala ondasunak diren, eta horien barruan, zer motatakoak diren.

3. Defini itzazu honako esamolde hauek: ekonomia buruaskia, lanbideak.

Ariketak

– Defini itzazu irudiak. Ariketa osatzeko, eman itzazu ondasun eta zerbitzu moten adibide gehiago. 2. Hurrengo orrialdeetako komikia irakurri ondoren, erantzun honako galdera hauei: – Egin ezazu eskema bat komikian agertzen diren giza jarduerak ekoizpenari, kontsumoari edo banaketari dagozkien azaltzeko.

4. Osa ezazu eskema bat ekonomia bat buruaski izatetik askotarikoa izatera (hau da, lanbideek beren produktuak trukatzen dituztenera) nola igarotzen den azaltzeko.

5. Bila ezazu buruaskitasunari buruzko informazioa.

9

Autohornikuntzaren ekonomiatik lanbideen sorrerara

GIZA EZAUGARRIAK AGERTU ZIREN UNETIK BERETIK, ORAIN DELA 3 MILIOI URTE BAINO GEHIAGO, GIZAKIEK NATURAN AURKITZEN ZUTEN BEHAR ZUTEN GUZTIA.

BAINA, GAITASUN INTELEKTUALEI ETA TREBETASUNEI ESKER, BEREHALA KONTURATU ZIREN NATURAK ESKAINTZEN ZIZKIETEN MATERIALAK ALDATZEKO ETA TRESNA ASKOZ ERE ERAGINKORRAGOAK SORTZEKO GAITASUNA ZUTELA.

DENBORAREN JOANEAN, GIZAKIEK BURUASKI IZATEN IKASI ZUTEN, ETA BAITA BIZIRIK IRAUTEKO BEHAR ZITUZTEN PRODUKTUAK EKOIZTEN EDO EROSTEN ERE.

ORAIN DELA 10.000 URTE, GUTXI GORABEHERA, SORTU ZIREN LEHENENGO HERRIXKAK. BERTAKO BIZTANLEAK BEREN ELIKAGAIAK EKOIZTEN HASI ZIREN. HORRELA SORTU ZIREN, HAIN ZUZEN ERE, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA. AURTENGO UZTA OSO ONA IZAN DA, ETA SOBERAN GELDITZEN ZAIZKIGUN ALEEN TRUKEAN, ERREMINTA BERRIAK LORTUKO DITUGU.

NEKAZARITZAN ETA ABELTZAINTZAN JARDUTEKO, ORDEA, ORDU ARTE ERABILI EZ ZITUZTEN TRESNAK ETA LANABESAK BEHAR ZITUZTEN: AIZKORAK, AITZURRAK, PALAK, PRODUKTUAK GORDETZEKO KATILUAK…

10

BAI, HAUEK DAGOENEKO ZAHARTUTA DAUDE.

ELIKAGAI SOBERAKINEI ESKER, BIZTANLE GUZTIEK EZ ZUTEN NAHITAEZ NEKAZARITZAN JARDUN BEHAR.

LAU GARI NEURRI. HERRIKO AITZUR ONENAK EGITEN DITUGU. EZ DUT USTE HORIEN ORDEZ ELIKAGAIAK EDO BESTE EDOZEIN PRODUKTU LORTZEKO ARAZORIK IZANGO DUGUNIK.

GEHIEGIZKOA DA HORI!

BEHARBADA, BAINA DENBORA ASKO BEHAR IZAN DUT HORIEK EGITEKO… ZENBAT ESKATZEN DUZU EGURREZKO PALA HORIEN TRUKEAN?

BEREHALA, ZENBAIT PERTSONA KONTURATU ZIREN NEKAZARI LANETAN BAINO ERRENTAGARRITASUN HANDIAGOA LORTUKO ZUTELA TRESNAK EGITEN; GAINERA, EGITEN ZITUZTEN TRESNEN TRUKEAN ELIKAGAIAK LORTZEN ZITUZTEN. HORRELA SORTU ZIREN LANBIDEAK.

HERRIETAN AZOKAK IZATEN ZIREN, TRUKERAKO GUNEAK ALEGIA, ETA HORIETAN TRUKATZEN ZITUEN JENDEAK PRODUKTU BATZUK BEHAR ZITUZTEN BESTE BATZUEN ORDEZ. HAN ELKARTZEN ZIREN AROTZAK, NEKAZARIAK, ELTZEGILEAK, ARTZAINAK, LARRU ONTZAILEAK…

NEKAZARIEI HITZ EMAN DIET ALE ZAKU HAUEK ERAMANGO DIZKIEDALA MENDIRA. TRUKEAN, ZAKU BAT EMANGO DIGUTE.

ALE HAUEN ZAIN NENGOEN, MENDIAN APENAS DAGOEN HORRELAKORIK ETA JENDEA EROSTEKO IRRIKAZ DAGO.

NON UTZIKO DUT?

ERA HORRETARA, LANBIDE BERRIAK ETA BIZIBIDEA ATERATZEKO MODU BERRIAK SORTU ZIREN.

ESKERRIK ASKO EMAZTEARI ERDITZEN LAGUNTZEAGATIK. HAR EZAZU HAU SARI GISA.

EZIN ZITEKEEN GAUZAK EKOIZTE HUTSAZ BIZI, ZERBITZUAK ERE ESKAINI BEHAR ZIREN.

EZAGUTZEN AL DUZU GURDIAK EGITEN DITUEN NORBAIT? ONDO ORDAINDUKO NUKE ETA LAN ASKO IZANGO LUKE. EZ DA IDEIA TXARRA, GURDIAK EGIN DITZAKET!

NIK!

ZENBAITEK EGOKITU EGIN ZUTEN BEREN LANA, ETA EZ ZUTEN, NAHITAEZ, GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIENA HARTU, AUKERA GEHIEN ZITUENA BAIZIK.

HORRELA ASKOTARIKO EKONOMIA SORTU ZEN.

11

 2. Oinarrizko eragile eta erakundeak GALDERA GILTZARRIAK • Zein dira ekonomiaren oinarrizko erakundeak? • Zeri esaten zaio ekonomiaren zirkuitua? • Zein dira produkzioaren faktoreak?

AZALDU BEHARREKO IDEIAK Ekonomiak funtziona dezan eta jarduera ekonomikoak burutu daitezen, behar-beharrezkoak dira horiek egingarri bihurtuko dituzten eragile ekonomikoak. Hiru dira eragile nagusiak: enpresak, familiak eta Estatua. Horien arteko harremanek sortzen dute ekonomiaren zirkuitua.

Produkzio-faktoreak Ondasunak egiteko eta zerbitzuak emateko erabiltzen diren osagaiak dira produkzio-faktoreak. Hiru multzo handi bereizten dira: a. Baliabide naturalak. Ingurune naturalean dauden osagaiak dira: nekazaritzako, meatzaritzako eta arrantzako gaiak, ura, eguzkia, petrolioa… Gizakiak, bere gaitasun teknologikoari esker, kontsumorako produktu bihur ditzake osagai horiek, bai ondasun gisa bai zerbitzu gisa. Edonola ere, baliabide natural guztiak ez dira berdinak eta horregatik bereizi ohi dira bi multzotan: – Baliabide berriztagarriak, behin eta berriz erabil litezkeenak, hala nola eguzkia, haizea, laboreak… – Berriztaezinak, hau da, erabileraren poderioz, ahitzen eta agortzen diren gaiak: ikatza, petrolioa, mineralak, etab.

Eragile ekonomikoak – Enpresak. Produkzioaren oinarrizko unitatea osatzen dute. Lehengaietatik eta baliabideetatik abiatuta, eta gizakiaren lanari esker, era askotako ondasunak sortu eta zerbitzuak ematen dituzte. – Familiak. Oinarrizko kontsumo-unitateak dira. Familiek soldaten edo familiako kideen lanaren errendimenduen bitartez izaten dituzten diru-sarrerak, eta diru hori ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko edo aurrezteko erabiltzen dute. – Estatua da nazioaren ondasunak administratzearen arduraduna, eta hark ezartzen ditu merkatuak zuzentzeko arauak eta legeak, baita produkzio- eta kontsumo-jarduerak ere. Ekonomian ere esku hartzen du Estatuak, ondasunen ekoizle moduan, enpresa publikoen bitartez; aldi berean, zerbitzu-hornitzaile handia ere bada, esate baterako, osasuna, hezkuntza, segurtasuna, garraioa, garbiketa…

Ekonomiaren zirkuitua Oinarrizko eragile eta erakunde ekonomikoen arteko harreman hori merkatuetan sortzen da, zirkuitu ekonomiko deitu ohi denaren barruan. Bertatik igarotzen dira enpresek edo Estatuek ekoiztutako salgaiak eta zerbitzuak. Kontsumitzaileek dirutan ordaintzen dute erosten dutena, eta diru horrek, enpresen eta Estatuaren esku dagoenean, ondasun eta zerbitzu gehiago ekoizteko balio du; horrela, martxan jartzen da, berriro ere, zirkulazio-fluxua.

12

b. Lana, gizakiak ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko egiten duen ahalegina da. Ahalegin hori fisikoa zein intelektuala izan liteke, eta, oro har, lanbide edo ogibide esaten zaio. Norbanakoaren ekonomian lanak garrantzi handia duenez, herrialde garatuek, Europar Batasunak esate baterako, arautu egin dute lan-jarduera, baita legeria berezia sortu ere. Pertsona batek lana aurkitzen duenean, bere zereginari dagozkion lan-baldintza zehatzak hitzartzen ditu enpresaburuarekin. Baldintza horiek lan arloko legeria horren barruan egon behar dute, eta lan-kontratu batean zehaztu behar dira. Kontratuetan erregistratu eta zehaztu behar dira, besteak beste, zer lan mota egingo den, zer iraupen izango duen, mugagabea edo behin-behinekoa izango den, kategoria, soldata, oporraldiak, etab. Enpresaburuek eta langileek ez dituzte, oro har, interes berberak izaten. Esate baterako, enpresaburuei langileak erraz kaleratu ahal izatea eta kalte-ordainik ordaindu behar ez izatea interesatzen zaie; eta langileei, aldiz, kontrakoa. Horrexegatik, gobernuak saiatzen dira enpresaburuen elkarteak (enpresaburuen interesen alde egiten dutenak), sindikatuak (langileen eskubideez arduratzen direnak) eta Estatuak (denen ekonomiaren eta ongizatearen arduradunak) elkar hartzeko esparruak sortzen. c. Kapitala. Kapitalaren barruan sartzen dira naturalak ez diren eta ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko ezinbestekoak diren baliabideak. Baliabide horiek askotarikoak direnez, hainbat mota bereizten dira:

EKONOMIAREN ZIRKUITUA DIRU SARRERA

KOSTUAK BALIABIDEEN MERKATUA INPUTak*

ENPRESA GAITASUNA

GASTUAK

INPUTak

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK ENPRESAK

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK GOBERNUA

FAMILIAK

ZERGAK

ZERGAK

GASTUAK

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK PRODUKTUEN MERKATUA

DIRU SARRERAK

KONTSUMO GASTUAK

*INPUTak. Batzuetan, elikagai terminoaren baliokidea da, eta beste ondasun bat egiteko erabiltzen den ondasuna izaten da.

Lanaren arloko espainiar legeriak kontuan hartzen dituen hainbat osagai eta horien ondorioak Lanaren arloko legeriaren osagaiak

Ondorioak Haurren esplotazioa saihesten da.

Ezin zaie kontraturik egin 16 urtetik beherakoei

Gehieneko lanaldia 40 ordukoa da asteko

Sexu-bereizkeriarik ez

Gazteek gutxieneko hezkuntza-maila lortzen dute, herritarren derrigorrezko hezkuntza 16 urte bitartekoa baita. Langileen esplotazioa eta lanaldi amaigabeak galarazten dira. Lan egiten duen orok izan dezake denbora librea eta aisiarako denbora. Emakumezkoek eta gizonezkoek lan beragatik soldata eta aukera berberak izatea bultzatzen da. Emakumeak irainik edo bereizkeriarik jasan gabe lan-bizitzan sartzea bilatzen da.

Amatasun/aitatasun-baimena edo adopzio-baimena

Amatasun/aitatasun-baimena edo adopzio-baimena. Ama langileei amatasuna eta lan-bizitza inolako arazorik gabe bateratzeko aukera ematen die. Gurasoei beren lan-bizitzaren zati bat beren seme-alabak zaintzen igarotzeko aukera ematen die.

13

– Kapital fisikoa. Kategoria horretan sartzen dira produkziorako ezinbestekoak diren osagai materialak: makinak, erremintak, produkziorako eraikinak, industria-instalazioak, etab. – Giza kapitala. Produkzio-prozesuan parte hartzen duten langileen prestakuntzarekin eta trebakuntzarekin zerikusia duen oro. Langile batek zenbat eta prestakuntza eta esperientzia handiagoa eduki, hainbat eta errentagarriagoa izango da. – Finantza-kapitala. Enpresak sortzeko eta horiek ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko jarduerari eutsi diezaioten beharrezkoa den diru kopuruarekin du zerikusia. Enpresaburuek (enpresen jabeek), askotan, ez dute eskura izaten enpresa sortzeko behar adina diru, eta beste bide batzuk bilatu behar izaten dituzte dirua lortzeko: Maileguak eskatzen dizkiete banketxeei eta finantzaerakundeei. Diru-laguntzak jasotzen dituzte administrazio publikoetatik. Negozioan parte hartu nahi duten bazkideak bilatzen dituzte. – Kapital teknologikoa. Enpresek punta-puntako teknologia erabiltzeko duten gaitasuna garrantzi handiko balioa da gaur egun, errentagarritasuna handitzeko: merkeago produzitu, eraginkorragoak izan eta gutxiago kutsatu, langileei ahalik eta kalte gutxien egin, etab. Zerbitzu informatikoak, komunikazio telematikoak, robotizazioa… dira kapital teknologikoaren barruan sartzen diren zenbait alderdi. Baina, zer da teknologia? Ondasunak edo zerbitzuak produzitzeko erabiltzen ditugun baliabide guztiak sartzen dira teknologiaren barruan. Produkzioan erabiltzen dugun teknologia-mailaren arabera, era honetakoa izan daiteke produkzioa: – Eskuzko produkzioa. Produktu bat egiteko gizakiak bere indarra erabiltzen duenean eta erremintak ere zuzenean berak erabiltzen dituenean: igeltseroak, iturginak, zapatariak… – Produkzio mekanizatua. Produzitzeko makinaren indarra erabiltzen denean, baina makina hori langileak erabiltzen eta gidatzen duenean: tornulariak, soldatzaileak, garraiolariak… – Produkzio teknifikatua, makinak indarra emateaz gainera, produkzio-erreminta ere kontrolatzen du. Kasu horietan, makinak programatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea izaten da langileen zeregina. Robotika da produkzio teknifikatuaren adierazpen modernoena. Gaur egun, gero eta eragin handiagoa du teknologiak, eta herrialdeen hazkunde ekonomikoa baldintzatzera iristen da. Teknologiak aukera ematen

14

du produktibitatea handitzeko, kostuak murrizteko (eskulana aurrezten baitu), eta orobat aukera ematen du jarduera arriskutsuetan edo kaltegarrietan pertsonen ordez makinak erabiltzeko. Edonola ere, teknologia ez dago denen eskura, hainbat arrazoi direla medio: – Oso garestia da, inbertsio handiak egin behar baitira ikerketaren eta garapenaren alorrean. Inbertsio horiek enpresa handiek edo herrialde oso aberatsek baino ezin dituzte egin, eta eskuraezinak dira gainerakoentzat. – Teknologia oso erraz aplika daiteke produkzio-jarduera edo sektore batzuetan, baina beste batzuetan oso zaila da erabili ahal izatea. Esate baterako, oso erraza da robotek lan guztia edo ia guztia egiten duten biltegi bat eraikitzea. Eta berdin gertatzen da datuak prozesatzeko zentroetan, automobilak eraikitzeko nabeetan, etab. Aitzitik, zenbait lanbidetan giza faktoreak funtsezko eragina du, besteak beste honako kasu hauetan: ile-apaintzaileak, poliziak, irakasleak edo argiketariak. Dena dela, teknologiak abantailak ez ezik, desabantailak ere ekarri dizkio mundu modernoari, esate baterako: – Lanpostu asko kentzen ditu. – Herrialde pobreenak baztertzen ditu, eta aurrerapenetik gero eta urrunago uzten ditu. – Langileek etengabeko ahalegina egin behar dute prestatzeko eta eguneratzeko.

Prestakuntzaren beharra Mundu modernoan, herritarren prestakuntza- eta hezkuntza-maila garrantzizko faktoreak dira herrialdeen ekonomiaren garapenerako. Hori dela eta, ikuspegi ekonomikotik hazi nahi duten herrialdeek inbertsio handiak egin behar dituzte herritarren hezkuntzaren alorrean. Horregatik, herrialdeek zein enpresa multinazional handiek inbertsio handiak egiten dituzte langileen prestakuntza bultzatzeko eta ideia berrien sorkuntza sustatzeko: Ikerketa, Garapea eta Berrikuntza (I + G + b) izenaz ezagutzen da, gaur egun, atal hori. Era berean, lan-munduan ahalbide gehiago eduki nahi dituen langileak hainbat hizkuntza jakin behar ditu, informatikari, komunikazio-teknologiari eta abarri buruzko ezagutzak eduki behar ditu, etab. Eta etorkizunean, horiez gainera beste hainbat alderdi ere bultzatuko dira: langileek ideia berriak edukitzea, arazoak konpontzen jakitea eta egoera berrietara modu positiboan egokitzea, besteak beste.

Makina-erreminta, tornua.

Mantentze-lan informatikoetarako zerbitzua.

Eskuzko zorrotzailea, desagertzeko arriskuan den lanbidea.

Langilea Ulma lantegian, Oñatin (Gipuzkoa).

Pegaso kamioi-eredu zaharra.

Kamioi berriak merkataritza-sare berrietarako.

15

Teknologiaren aurrerakuntza eta lan egiteko modu berriak Teknologia berriek eta zientziaren garapenak lortu duen aurrerakuntza-mailak eraldatu egin dute, gaur egun, lanmundua. Ekoizteko moduak, gizakiak ekoizpenean parte hartzeko moduak, edo industrian eta ekonomia-sektoreetan erabiltzen diren baliabideek bi ondorio garbi izan dituzte:

Zein dira lan egiteko modu horren abantailak?

Lanbide tradizional asko desagertu egin dira

– Enpresek ez dute, nahitaez, instalazio handirik behar. Lana etxetik bertatik edo beste lekuren batetik egiteko aukerari esker, ez da, nahitaez, lokalak egokitzeko inbertsiorik egin behar. Horrez gainera, dirua aurrezten da ordenagailuetan, elektrizitatean, matxuretan eta mantentze-lanetan, etab.

Teknologia berrien aplikazioaren ondorioz, lanbide asko eta gauzak egiteko modu asko desagertzen ari dira; eta beste kasu batzuetan, beren funtzioak aldatzen ari dira, eta makinek hartu dute beren egitekoa: banketxeetako kutxazainak, autobusetako txartel-saltzaileak, adreilu moldekatzaileak, etab.

– Langileek beren beharren arabera antola dezakete beren lanaldia, ordutegi malguagoekin. Era horretara, lan mota honen bitartez, seme-alabak zaintzeko denbora gehiago dago, lana eta trebakuntza-ikasketak batera daitezke, edo beharren arabera antola daiteke norberaren ordutegia.

Ez dugu ahaztu behar, hala ere, hori herrialde aberats eta garatuetan baino ez dela gertatzen. Herrialde pobreetan, lanbide tradizionalek bere horretan jarraitzen dute, eta horregatik ikus litezke horietan gure munduan dagoeneko existitzen ez diren lanbideak: garraiolariak, zamaketariak, zapata-garbitzaileak…

Eta zein dira desabantailak?

Lanbide berriak eta lan egiteko modu berriak sortu dira Telelana. Lana ulertzeko modu berri bat da: lanaldia enpresatik kanpo betetzen da. Informazioaren eta komunikazioaren alorreko teknologia berriei esker, langileek, sarera lotutako ordenagailu baten bitartez, enpresaren egoitzatik ez beste edonondik egin dezakete lan. Gaur egun, lan asko dira etxetik bertatik egin litezkeenak.

– Produkzioari dagozkion hainbat gastu langileak berak hartzen ditu bere gain: elektrizitatea, mantentze-lanak, etab. – Lanaldia eta bizitza pribatua ez bereiztearen ondorioz, langilearen bizitza-kalitatea okertu dezaketen arazoak sortzen dira. – Langileak, gainera, atzera egiteko arriskua du, lortutako lan-eskubideei dagokienez. Bizitza pribatua eta lan-bizitza ez direnez argi eta garbi arautzen eta bereizten, zaila da hainbat alderdi zehaztea, hala nola gaixotasunak, estresa, lanaldia, etab.

Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia.

16

Teknologia aurreratua Ferrari F1 berrian.

Bitxikeriak Patente bat legezko agiri bat da, pertsona edo erakunde bati asmakizun bat denbora jakin batez ustiatzeko eskubidea ematen diona. Asmakizun hori bera erabili nahi duen edonork baimena eskatu be-

harko dio patentearen jabeari eta horrek jartzen dizkion baldintzak bete beharko ditu: erabiltzeko dirua ordaindu, merkatuaren baldintzak, etab.

Ariketak 1. Bila ezazu lan-legeriaren hainbat gai interesgarriri buruzko informazioa, eta jarrai iezaiozu 13. orrialdeko eskemari, ondorioak zein diren azaltzeko.

4. Egin ezazu eskema bat ekoizpen-faktoreei buruzko ideia nagusiak laburtzeko.

2. Osa ezazu eskema bat ekonomiaren oinarrizko eragileak eta erakundeak zein diren azaltzeko.

5. Osa ezazu hiztegi bat orain arte ikasitako ekonomia-esapide guztiekin.

3. Bila itzazu munduan erregistratuta dauden patente kopuruei buruzko datuak. – Tauletako informazioa kontuan hartuta, osa itzazu bi grafiko, informazio hori errazago ikusteko moduan. Patenteen eta Marken Europar Bulegoan 2004. urtean aurkeztutako patente kopurua, herrialdez herrialde Herrialdeak

6. Osa ezazu eskema bat lan-munduari aplikatutako teknologia berrien alde onak eta txarrak erakusteko. 7. Egin idazlan labur bat telelanari buruz duzun iritziarekin: – Zer alderdi positibo ditu? eta negatiboak?

Patente kopurua

Ehunekoak 2004an guztira erregistratutako patenteei buruz

Alemania

23.044

Frantzia

8.080

Eremu geografikoa

Herbehereak

6.975

Europa

35,3

Erresuma Batua

4.791

Japonia

11,3

Italia

3.998

Estatu Batuak

Espainia

846

Besteak

%, munduko guztizkoari buruz

18 35,4

17

 3. Makroekonomia eta mikroekonomia GALDERA GILTZARRIAK • Zer da makroekonomia? Zein dira makroekonomian parte hartzen duten egiturak? • Zer da mikroekonomia? Zein da haren eragin-eremua? • Zer eragin dute gure bizitzan? • Zeri esaten diogu etxeko ekonomia?

AZALDU BEHARREKO IDEIAK Definizio orokor baten arabera, gizakien beharrak asetzeko baliabide erabilgarriak nola banatu aztertzen duen zientzia da ekonomia. Pertsona guztiek ez dituzte ondasunak eta zerbitzuak modu berean izaten eskumenean, eta horretan datza arazo nagusia. Lehenengo munduan, herritar gehienek nahiko erraz eskura ditzakegu ondasunak eta zerbitzuak; beste batzuek, aldiz, Hirugarren Munduan jaio direnek esate baterako, ez dute eskura bizirik irauteko gutxieneko janaria ere. Aberastasunaren banaketa horretan, egoera ugarik eragiten dute: batzuk eskumenean ditugu, esate baterako dirua irabazteko lan egitea, baina beste batzuk pertsonen eta eskualdeen gainetik daude eta mundu-mailako gorabeheren ondorio izaten dira, hala nola gasolinaren prezioa, hipoteka-maileguen interesak, burtsa, etab.

Makroekonomia eta mikroekonomia Gure bizitzan eragina duten neurriak aztertzeko, bi eremu handitan banatzen da ekonomia: – Mikroekonomia. Pertsonen eguneroko bizitzan eragina duten eta eguneroko merkatuarekin harremana duten alderdi eta arazo ekonomikoak aztertzen ditu, etxeko ekonomia deiturikoaz arduratzen da alegia: soldatak, elikagaien, arroparen, etxetresnen eta abarren garestitasuna, etab. – Makroekonomia. Arazo ekonomiko orokorrenak eta gizarteari, nazioarteko ekonomiari, etab. eragiten dioten arazoak aztertzen ditu. Besteak beste, enplegu-maila, inflazioa, herrialde baten garapen ekonomikoa, etab. aztertzen ditu. Laburbilduz, eskualde edo herrialde bateko ekonomia aztertzen du. Kontuan hartzen ditu bertako eragile ekonomikoen arteko harremanak ez ezik, horiek kan-

18

poko beste eragileekin dituzten harremanak ere, mundua gero eta globalizatuagoa dela ahaztu gabe. Makroekonomia baten kontularitza egiteko, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: nazio-produktu-gordina (herrialde batean urtebetean ekoizten diren ondasun eta zerbitzu guztien balioa), prezioen maila, zergak, interes-tasak, etab. Etxeko ekonomia esaten diogu familiaren eremuaren barruan egiten denari. Horren barruan sartzen dira familiari hobeto bizitzeko aukera ematen dioten ondasunak eta zerbitzuak erostera bideratutako erabaki guztiak. Makroekonomiaren egoerak ondorio zuzena du familiaren ekonomian. Ekonomia-krisia gertatzen denean, elikagaien prezioen igoerek, banketxeetan maileguak lortzeko zailtasunek, erregaien prezioek eta lanpostuen galerek, gastatzeko eta aurrezteko ahalmenaren muga-mugan uzten ditu familiak. Industrializazioaren aurreko garaietan, ezbehar naturalak (lurrikarak, uholdeak…) edo gizarte-ezbeharrak (gerrak…) izaten ziren ekonomia-krisien eragile, horiek hondatzen baitzituzten familiek bizitzeko zituzten baliabideak. Gaur egungo krisiak ekonomiaren egiturak berak sortuak dira. Salgaien gainprodukzio-garaien ondoren sortu ohi dira, saltzeko zailtasunak areagotzen direnean bereziki. Horren ondorioz, enpresek ateak itxi edo ekoizpena murrizten dute, langabeziak gora egiten du, eta, horrekin batera, soldatapekoen eta horien familien bizitza-mailak eta -kalitateak behera egiten du. Familia batek ondasunak eta baliabideak erosiko baditu, hau da, kontsumituko badu, dirua behar du, bereziki premiazko gaiak erosteko eta hainbat zerbitzu edukitzeko, hala nola hezkuntza eta osasuna. Familia batek dituen aukera ekonomikoen araberakoa da familia horren ongizate-maila eta bizitza-kalitatea. Dirua eta ondasunak hainbat baliabideren bitartez lor daitezke.

Zein da familia baten baliabide ekonomikoen jatorria? Garate López familia eredu hartuta (20. eta 21. orr.), gaur egungo gizartean familiei beren premiak asetzeko aukera ematen dieten baliabideak lortzeko bideak aztertuko ditugu. Horrez gainera, dirua lortzeko erabiltzen diren bideen ondorioz edo dirua irabazteko ezintasunaren ondorioz sortzen diren egoera sozialetara eta ekonomikoetara hurbilduko gara.

Ariketak 1. Egin ezazu idazlan txiki bat azaltzeko zergatik gauden, zure ustez, mundu globalizatuan. Ba al du zerikusirik ekonomiarekin? 2. LPEEk (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak) petrolioaren prezioa igotzeak ba al du eraginik gure ekonomian? Nola eragiten du? 3. Ildo beretik, Estatu Batuetako bankuen krisiak izan al dezake eraginik EBn? 4. Orain dela gutxi arte, familia tradizionalean, diru-sarrera bakarra zegoen. Gaur egun, oro har, bi izaten dira. Zure ustez,

familia batek ba al du soldata bakarrarekin aurrera ateratzerik? Egin ezazu inkesta txiki bat zure inguruan. 5. Etxebizitza da familia baten gastu nagusia. Bila ezazu informazioa etxebizitza bat erosteko gastuari buruz eta egin ezazu gastu horren konparazioa orain dela 20 urteko egoera eta gaur egungoa kontuan hartuta. 6. Egin ezazu, zure koadernoan, egunero dituzun gastu finkoen zerrenda bat. 7. Egin ezazu egun batean, hilabete batean, urtebetean… premiazkoak ez diren eta axolarik ez duten gastuen gutxi gorabeherako kalkulua.

19

KEPA GARATE ETA MAITE LOPEZEN FAMILIA DA HAU.

KEPA, AITA, LANERAKO JOATEKO JAIKI DA; PORLAN LANTEGI BATEKO LANGILEA DA. HORREZ GAINERA, ORDEZKARI SINDIKALA DA, ETA HORREGATIK, OSAGARRI EKONOMIKO BAT JASOTZEN DU. ZER ORDUTAN ETORRIKO ZARA?

20

BERANDU, SINDIKATUETAKO ORDEZKARIEN BILERA DUGU.

MAITE, ALABA ZAHARRENA, 8etan SARTZEN DA LANERA BANKETXEKO BULEGOAN.

8,30ETAN, JON INEMEN BULEGOETARA HURBILDU DA, LANGABEZIAN BAITAGO. JONEK 22 URTE DITU. LAN ESKAINTZARIK BADEN EDO TREBAKUNTZA IKASTARO ORDAINDURIK EGITEKO AUKERARIK BADUEN JAKIN NAHI DU. BEGIRA! LANEAN TREBATZEKO IKASTARO BAT EGITEKO HAUTATU ZAITUZTE, ETA LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA ORDAINDUKO DIZUTE. NAHI AL DUZU?

9etan, BEGOÑA LANBIDE HEZIKETAKO ESKOLAK HASTEN DITU. ILE APAINDEGIKO HEZIKETA ZIKLO BAT EGITEN ARI DA. DATORREN HILEAN 18 URTE BETEKO DITU. BERE KONTURA HASTEA GUSTATUKO LITZAIOKE. AZKEN 2 URTEOTAN BEKA BAT IZAN DU.

NIRE ILE APAINDEGIA ZABALDU NAHI DUT!

MARIA ETXEAN GELDITZEN DA. GAUR EGUN ETXEKO LANAK EGITEN DITU, BAINA ADMINISTRAZIO IKASKETAK DITU, ORAIN DELA URTE ASKO EGINAK, BAINA LAN EGITEKO AUKERA BATEN ZAIN DAGO

SEME-ALABAK HELDUAK DIRA ETA GUSTURA EGINGO NUKE LAN ETXETIK KANPORA, BAINA NORK EMANGO DIT LANA ADIN HONEKIN?

NOSKI, NOLA EZ!

GAUR JULENEK, MAITEREN AITAK, ERRETIROA HARTZEKO PAPERAK KONPONDU NAHI DITU. 65 URTE BETE DITU, ETA, 40 URTEZ AROZTEGIAN LAN EGIN ONDOREN, ERRETIROA HARTU DU.

NOIZ HASIKO ZARA ERRETIROA KOBRATZEN? ESPERO DUT LASTER HASIKO NAIZELA, BAINA BANKETXERA HURBILDUKO NAIZ 20 URTEZ ORDAINDU DUDAN ERRETIRO PLANA KOBRATZERA.

HALA ERE, MARIAK EZ DU AMORE EMATEN ETA OSO MAIZ JOATEN DA LAN ESKAINTZAK BEGIRATZERA, ORDAINDUKO DIOTEN LAN BAT AURKITUKO DUEN ITXAROPENAREKIN.

IRUDITZEN ZAIT LANA AURKITZEKO IRTENBIDE BAKARRA ADMINISTRAZIO PUBLIKORA SARTZEKO OPOSAKETAK PRESTATZEA IZANGO DELA.

21

 4. Lan egiteko moduak GALDERA GILTZARRIAK • Denek berdin egiten al dugu lan? • Zer da soldatapeko bat? • Zer da bere kontura lan egiten duen langile bat?

koaren arabera jaso behar duen gutxieneko diru kopuruari. Egiaz egindako lana zein dagozkion oporraldiak ordaintzen dira, azken horiek ere lan-denboratzat hartzen baitira. Gobernuak ezartzen du gutxieneko soldataren zenbatekoa eta enpresa guztiek bete behar dute, derrigorrean.

• Nola egin dezake lan pertsona batek?

Pertsona juridikoa eta pertsona fisikoa

AZALDU BEHARREKO IDEIAK Pertsonek bizirik irauteko behar dituzten baliabideetara iristeko bide nagusia lana da. Hala ere, modu askotara egin daiteke lan, eta halaber, era askotara lor daiteke dirua. Gaur egun, gizarte garatuak hainbat aukera eskaintzen dituzte hilero diru kopuru bat jaso eta bizitza-maila onargarria lortzeko.

Soldatapeko lana Gizarteko kide gehienentzat soldata da ondasunak erosteko behar diren baliabideak lortzeko modu ohikoena; hau da, langileek lan bat egitearen truke lortzen duten diru kopurua. Soldatapeko pertsona orok du soldataren ordainagiria edo nomina jasotzeko eskubidea. Agiri horretan zehazten da egindako lanaren ordainetan jasotzen duen zenbateko osoa. Ordainagirian zehaztu behar dira jasotzen den diru-kopuruaz gainera, zeren ordainetan jasotzen duen, zer osagarri jasotzeko eskubidea duen, eta zer atxikipen egin behar dituen derrigorrean edo zer atxikipen diren langileak hitzartuak. Beraz, ordainagirian bi atal nagusi bereizten dira: ordainsarien atala eta kenketen atala. Langileek hainbat gauzagatik dute dirua jasotzeko eskubidea, eta alderdi horiek guztiak sartzen dira ordainsarietan. Bestalde, hainbat zerbitzu eta eskubide eskaintzeko xedez, langileari diru kopuru jakin batzuk kentzen zaizkio; horiek dira kenketak. Langileei, hau da, beren borondatez zerbitzu batzuk eskaintzen edo jarduera bat egiten duten pertsonei, enplegua eskaintzen duen pertsona fisikoak edo juridikoak (enpresaburuak) ordaintzen die soldata. Lanbide arteko gutxieneko soldata esaten zaio soldatapeko batek bere lana egiteagatik hilero eta legez xedatuta-

22

Ekonomian, pertsona fisiko esaten zaio bizirik den eta adinez nagusia den edonori: Maria, Kepa, Simon, Maite… pertsona fisikoak dira. Pertsona juridikoa, aldiz, helburu bat lortzeko bildu eta antolatu den taldea da; pertsona talde horrek bere egoera legeztatu ohi du eta edozein pertsona fisikok dituen eskubide eta betebehar berberak izaten ditu. Legez eratuta dagoen sozietate bat, enpresa bat edo elkarte bat har daiteke pertsona juridikotzat.

El País digital

Bizitzaren kostua SOLDATAK ETA LAGUNTZAK 600 euroko LGSa eta 413,5 euroko langabezia saria. 29/12/2007

Gobernuko lehendakari den José Luis Rodríguez Zapaterok bete egin zuen agindutakoa: lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS), 2008an, 600 euro gordinera igotzea erabaki zuen, atzo, Gobernuak, hau da, % 5,15eko igoera, 2007ko 570,6 euroen aldean.

LGSa, oro har, 20 eurokoa izango da eguneko, 600 eurokoa hileko eta 8.400 eurokoa urteko. Behin behineko langileen eta sasoikako langileen kasuan, berriz, baldin eta enpresa berari ez badiote 120 egunez baino gehiagoz zerbitzurik eman, 28,24 euroko soldata jasoko dute lanaldiko. Etxeko langileen kasuan, lan egindako orduko 4,7 euro jasoko dituzte.

Eguneratze horren bitartez bete egingo du hauteskundeetan emandako hitza, alegia, legealdi honetan LGSa 600 eurora igoko zuela. Berritze horren bitartez, murriztu egingo da espainiarren batez besteko soldaten % 60aren eta EBn LGSak duen batez besteko balioaren arteko aldea; Gobernuak 2016an azken horretara iristeko asmoa du.

Zenbaitek, langile autonomo izateaz gainera, lan ordaindu bat egiten dute beste enpresa edo erakundeentzat. Negozio bat zabaltzeak ekartzen dituen arazoak direla eta, hainbat erakunde eta enpresa daude aholkuak eman eta izapide guztietan laguntzen dutenak.

2050. urtean, erretiratu gehien eta lan egiteko adineko biztanle gutxien dituen herrialdea izango da Espainia EBn. Guztizko mendekotasun-tasa % 89,2koa izango da: arrisku larria erretiro-pentsioentzat

Brusela, 8 (Europa Press) 2050. urtean Espainia izango da, Europar Batasunaren barruan, guztizko biztanleriaren barruan erretiratu gehien (% 35,6) eta lan egiteko adinean biztanle gutxien (% 52,9) izango dituen herrialdea, Eurostat estatistika-bulegoak biztanleriaren proiekzioari buruz egindako azterketaren arabera. Horrek esan nahi du mendekotasun-tasa, guztira, % 89,2koa izango dela, hau da, laneko adinean dauden 10 laguneko 9 lagun egongo direla lan egiten ez dutenak (15 urtetik beherakoak edo 65 urtetik gorakoak direlako), eta hori oso mehatxu larria da erretiropentsioen etorkizunarentzat.

Lan egiteko adinean dagoen biztanleria-tartearen (15-64 urte) jaitsiera da EBren barruan joera orokorra. 2004an % 67,2 izatetik 2050ean % 56,7 izatera igaroko da, hau da, kopuru absolutuetan, 306,8 milioi lagunetik 254,9 lagunetara jaitsiko da. Espainian beherakada gero eta nabarmenagoa da, 2004ko % 68,6tik 2025eko % 65,2ra eta 2050eko % 52,9ra. Era horretara, Espainiak izango du denboraldi horren amaieran, lanean dauden pertsonen proportziorik txikiena EBn, eta haren ondoren Mediterraneo aldeko herrialdeak egongo dira: Italia (% 53,5), Portugal (% 55) eta Grezia (% 55,2). Ehuneko handienak Luxenburgok (% 61,3 2050ean), Maltak (% 60,8) eta Herbehereek (% 60,7) izango dituzte.

23

Bere kontura diharduen langilea edo langile autonomoa Pertsonek hainbat modu dituzte baliabide ekonomikoak lortzeko; beraz, soldatapean aritzea (edo “besteren kontura aritzea”) ez da horretarako dagoen modu bakarra. Gerta liteke jendeak bere enplegua edo enpresa sortzea, bai berak bakarrik bai beste batzuekin elkartuta. Adin nagusiko edonor bihur daiteke enpresaburu, baldin eta negozio bat zabaltzeko behar diren gauza guztiak (lokala, material berezia, publizitatea, etab.) erosteko kapitala badu (berea edo mailegu baten bitartez eskuratua). Lan batzuk beste batzuk baino egokiagoak dira jendea bere kontura lanean jartzeko; esate baterako, gremioetako lanak (arotzak, iturginak, argiketariak, igeltseroak, etab.), lanbide liberalak deituak (medikuak, abokatuak, ingeniariak, arkitektoak, etab.), dendariak, ostalaritzako langileak, etab. Era horretako langileei beren konturako langile edo langile autonomo esaten zaie. Legearen arabera, honako hauek dira langile autonomoak: jarduera ekonomiko bat, modu pertsonalean edo zuzenean, egin ohi duen pertsona, kontratu baten mende ez dagoena eta jarduera horretatik etekina ateratzen duena. Langile autonomo batek beste langile batzuk har ditzake kontratupean, bere lanean lagun diezaioten.

2.3. Izapideak Probintziako Lan Ordezkaritzan – Lantokia edo enpresa ofizialki kokatuko den Lanlekua Zabaldu izanaren Jakinarazpena. 3. Izapideak Tokiko Administrazioan (udalak) – Enpresaren lokala non kokatuko den kontuan hartuta, dagokion udalari Zabaltzeko Baimena eskatzea. – Lokal horretan lanak egin behar badira, Obra Baimena eskatzea. Izapide horiez gainera, beharrezkoa da zerga izaera duten beste batzuk betetzea, besteak beste, legeak (egingo den jarduera motaren arabera) ezartzen dituen zerga guztiak ordaintzea.

Erretirodunak eta pentsiodunak Beharbada entzungo zenuen ongizate-estatuari buruz hitz egiten. Ongizate-estatuaren bitartez, estatuak nolabaiteko bizitza-kalitatea ziurtatzeko ezinbesteko zerbitzuak jartzen ditu pertsonen eskura. Erretiroa kobratzeko eskubidea da gizarte garatuen lorpen nagusietako bat. Eskubide horri esker, adin batetik aurrerako pertsonek, baldin eta Gizarte Segurantzan gutxieneko urte kopuruan kotizatu badute, soldata bat jasotzeko eskubidea dute, erretiroa hartu ondoren. Hona hemen erretiroa kobratzeko eskubidearen hainbat ezaugarri:

Langile autonomoen legezko antolamendua eta egitura ez da soldatapekoen berdina. Ikus dezagun zer izapide bete behar dituen pertsona batek langile autonomo bezala hasteko:

– 65 urte beteta eduki behar dira (derrigorrezko pentsioa jasotzeko).

Langile Autonomoen izapideak

– Pertsona batek derrigorrezko erretiroari dagokion adina baino zenbait urte lehenago uzten badu bere lana (bai bere konturakoa bai besteren konturakoa), orduan erretiroa aurreratua dela esaten da. Erretiro aurreratua borondatezkoa edo enpresaren egoera ekonomikoak eta lan egoerak behartua izan daiteke.

1. Zerga-izapideak – Erroldan sartuta egotearen aitorpena. – Jarduera Ekonomikoen Zergan alta ematea. – Balio Erantsiaren Zergan alta ematea. 2. Lan-izapideak 2.1. Izapideak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian – Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematea. – Enpresak Gizarte Segurantzan izena ematea. – Kontratatutako langilerik edukiz gero, Gizarte Segurantzako kide egin eta alta ematea. 2.2 Izapideak Lan Ikuskaritzan – Bisita Liburua zabaltzeko urratsak egitea. Bertan erregistratzen da Lan Ikuskatzaileen informazioa. – Langile Kontratatuen Matrikula Liburua zabaltzeko urratsak egitea.

24

– Gutxieneko kotizazio-aldia eduki behar da: hamabost urte.

– Erretirodunak hartu beharreko zenbatekoak, urteko, 14 ordainsaritan banatuko dira (12 hilabete gehi aparteko 2 ordainsari). – Hilabete bakoitzean kobratu beharreko zenbatekoa zehazteko, azken urteetako kotizazioa hartzen da erreferentziatzat. – Erretiro-sari bereziak daude hamabost urte baino gutxiago kotizatu dituztenentzat edo lan eginda ere inoiz kotizatu ez dutenentzat. Kotizaziorik gabeko pentsio esaten zaie horiei. Balioezintasuneko pentsioak ere era horretakoak dira. – Erretiro-sariak bizi bitartekoak dira.

Lan-eskaintza publikoa asko ugaldu da azken urteetan. Eta oposaketak prestatzeko akademia espezializatuak sortu dira.

Azken mende laurdeneko urtarril txarrena izan da azken hau langabeziarentzat

2.261.925 langabetu daude guztira, hau da, % 6,22 igo da abenduko kopuruen aldean; kontratazioa, berriz, % 4,3 jaitsi da. El País. Com – Ekonomia Osteguna, 2008/2/28 EFE - Madril - 2008/02/04 Hauteskundeetarako aste gutxi falta direla, urtarril txarrena izan da aurtengoa langabeziarentzat, azken 24 urteak kontuan hartuta, eta langabeziaren guztizko kopurua legealdiko handiena izan da; are gehiago, sozialistak 2004. urteko martxoan gobernura iritsi zirenean topatu zuten kopuruaren gainetik dago, ordukoan 80.000 langabe baitzeuden. Gauzak horrela, eta Jesús Caldera buru den Ministerioak gaur bertan argitara emandako datuen arabera, urtarrilean Zerbitzu Publikoetan 132.378 langabe gehiago erregistratu dira (% 6,22 gehiago), 2007ko abenduko datuen aldean; beraz, langabetuak, guztira, 2.261.925 dira. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetan 179.417 langabe gehiago daude, hau da, % 8,62 igo da langabezia; horixe izan da 1999ko urtarrilaz geroztik (% 12,63 igo zen ordukoan) urte arteko tasarik altuena. Urtarrileko datua Lan Ministerioak duen segida historikoarekin alderatuz gero, langabe kopuruaren igoera –132.378 langabe gehiago– azken bost urteetako batez bestekoaren bikoitza da, 2003an 86.307 langabe gehiago izan baitziren. Bestalde, urtarrilean 1.581.360 kontratu izenpetu dira, hau da 2007ko urtarrilean baino 71.790 gutxiago (% 4,3 gutxiago).

Datuak sektorez sektore aztertuz gero, langabezia zerbitzuen sektorean igo da gehien, 98.194 pertsona, Gabonetako kanpainaren amaiera dela-eta. Horren ondoren, Gobernuaren ustez etxebizitzen alorrean izandako geldialdia indargabetuko duen sektorea dago: industria, 9.714 langabe gehiagorekin. Eta gero, aurretik enplegurik izan ez duen taldea dago, 9.081 langabe gehiagorekin; eraikuntzaren alorrean, 8.930 langabe gehiago daude, eta nekazaritzan, berriz, 6.549 gehiago. Langabeziak emakumezkoen zein gizonezkoen artean egin du gora (2007ko lehenengo hilabetekoarekin alderatuta), baina nabarmenagoa izan da emakumeen artean (+81.920 langabe); gizonezkoen artean 50.458 langabe gehiago daude (+% 5,7). Abenduko datuekin alderatuz gero, 126.338 gizonezko (% 15,6) eta 53.079 emakumezko (% 4,1) gehiago daude langabezian. Ildo beretik, langabeziak azken hamabi hilabeteetan eragin handiagoa izan du 25 urtetik gorakoengan, 110.254 langabe gehiago (% 5,8) 25 urtetik beherakoengan baino; azken horien kasuan urtarrilean 22.124 langabe gehiago zeuden (% 9,2). Horrez gainera, urtarrilean abenduan baino 28.743 atzerritar gehiago zeuden lan gabe; hau da, % 13,5 igo da langabezia horien artean. Guztira, 240.707 atzerritar daude langabezian. Azken hamabi hilabeteetan, 66.883 atzerritar gehiago zeuden lan gabe (% 38,4 gehiago).

25

Gaur egun, gure ekonomiak aukera ematen die erretiratzen direnei, hilero diru sarrera jakin bat edukitzeaz gainera, beste zerbitzu batzuk edukitzeko; zerbitzu horiek ahalbide ekonomiko txikiagoa duten herrialdeetako erretiradunek baino bizitza-kalitate hobea edukitzeko aukera eskaintzen diete. Hona hemen horietako zerbitzu batzuk: – Erretirodunentzako osasun publikoko kanpainak. – Bidaia-tarifen murriztapena. – Hirugarren adinakoentzako egoitzak. – Geriatrikoak. – Prezio bereziak zenbait zerbitzutan: museoak, telefonoa, etab. – Erretiro-sarien balioa handitzeko eskubidea.

Erretiro-pentsioen plan publikoa: etorkizun lausoa Erretirodunen kopuruak gora jarraitzen badu (hau da, biztanleriaren zahartze-prozesuak jarraitzen badu) eta langile kopuruak, berriz, behera (langabezia-maila), gerta liteke langile bat erretiroa hartzeko adinera iristen denean erretiropentsioak ez izatea lanean jardun duen denboran izandako bizitza-maila eta -kalitateari eusteko adinakoak. Horregatik, era horretako arazoei irtenbidea bilatzeko, erretiro-pentsioetarako plan osagarriak daude. Pentsio-planak eta aurrezki-planak dira erretiroa iristen denerako gainsari bat lortzeko gehien erabiltzen diren sistema osagarriak. Gogortzat edo arriskutsutzat hartzen diren hainbat lanbidek, koefiziente murriztailea (KM) delakoa izaten dute; horri esker, lehenago har daiteke erretiroa, baina eskubiderik galdu gabe. Lanbide horiei dagokien erretiro-adina kalkulatzeko, honako formula hau erabiltzen da: Erretirorako adina = 65 – (lan egindako urteak x KMa)

Zenbait lanbidetako koefiziente murriztaileak Ikatz-meatzaritza

0,50 eta 0,05 bitarte, lanpostuaren arabera

Hegazkinetako lan. 0,40 eta 0,30 bitarte, lanpostuaren arabera Trenbideetako lan.

0,15 eta 0,10 bitarte, lanpostuaren arabera

Urte askotan pentsatu izan da Gizarte Segurantzan kotizatzea nahikoa zela erretiro-pentsioa ziurtatuta edukitzeko. Erretiro-pentsioa lan gehiago egin ezin denean bizitzeko

26

eta bizitzaz gozatzeko adinakoa izango zela pentsatzen zen. Baina, errealitateak bestelako egoera erakusten digu. Erretirodunek lanean jarduten zutenean baino dezente gutxiago kobratzen dute, eta etorkizunean egoera horrek okerrera egingo duela dirudi. Teorian, hainbat urtez langileek erretiroa hartzen dutenerako Gizarte Segurantzaren kutxan sartutako diru hori guztia hartu beharko lukete. Baina zer gertatzen da? Aurrekontuekin zerikusia duten hainbat arrazoi direla eta, Gizarte Segurantzak ez du diru hori edukitzen eta erretiropentsioen erregimen orokorra lanean diren langileek egiten dituzten ekarpenei esker mantentzen da; langile horiei, hilero-hilero, erretiro-pentsioak ordaintzeko kopurua kentzen baitzaie. Beraz, zenbat eta langile gehiagok kotizatu hilero, hainbat eta handiagoa izango da erretiro-pentsioak ordaintzeko dagoen diru kopurua. Baina langile kopuruak behera egiten badu, edo erretirodunen kopuruak langileenak baino proportzio handiagoan egiten badu gora, langileek ekarpen handiagoak egin beharko dituzte erretirodunak mantentzeko.

– Lan-bizitza Kotizazio-denbora zehazturik adierazten duen txostena, gizarte segurantzan izandako alta eta bajak erakusten dituena. – Kotizazio-egiturak Kotizazioak mailaz maila hurbiltzen dira benetako soldatetara. – Erretiro-pentsioaren kalkulua Kotizatutako azken 15 urteak hartuko dira kontuan. – Proportzionaltasuna 15 urteko kotizazioa edukiz gero, erretiro-pentsioaren % 50 kobratzeko eskubidea edukiko da, 25 urtekoa edukiz gero % 80 eta 35 urtekoa edukiz gero % 100. – Erretiro aurreratuak Borondatezko erretiroei % 8 eta % 7 bitarteko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie, gutxienez 30 urte kotizatu badira betiere. – Erregimen bereziak Legealdian aztertuko dira erregimenen konbergentziak, eta bi hauek besterik ez dira geldituko: beren konturako langileen erregimena eta besteren konturako langileena. – Zurztasun- eta alargun-pentsioak Zurztasun-pentsioak 21 urte arte zabaltzen dira, mailaz maila, eta 23 urte arte, baldin eta aita eta ama, biak, hil badira. Alargun-pentsioa handitu egiten da, baldin eta babes horrek ez badu biziraupena bermatzen.

Ordaindu gabeko lana HAINBATEK, LAN GOGORRA EGITEN DUTEN ARREN, EZ DUTE TRUKEAN INOLAKO ORDAINSARIRIK JASOTZEN. BEHARBADA, GEHIEN EZAGUTZEN DUGUNA ETXEKO LANA DA, ETA ALOR HORRETAN JENDE ASKO ARITZEN DA, EMAKUMEAK BEREZIKI.

MAITEA, EMAN GURINA.

AMA, EMANGO AL DIDAZU ESNEA?

NIK OGI GEHIAGO NAHI DUT.

EROSKETAK LEHENBAILEHEN EGIN, GERO ETXERA ITZULI ETA ETXEKO LANEKIN JARRAITZEKO.

ETXETRESNEN DENDARA JOAN BEHAR DUT, AHAZTU GABE, ILE LEHORGAILUA KONPONDU DIGUTEN JAKITEKO!

BAZKARIA EMAN ONDOREN, MAHAIA JASO ETA HARRIKOA EGIN, ARROPA LISATU, AFARIA PRESTATU… BIHAR LANGABEZIA TXARTELARI ZIGILUA JARTZERA JOAN BEHAR DUT, AHAZTU GABE! ORAIN SEME-ALABAK HELDUAK DIRA ETA GUSTURA HARTUKO NUKE ETXETIK KANPOKO LAN BAT!

ETXERA ITZULTZEAN, DENENTZAT OTORDUA PRESTATU, ETXEA GARBITU, OHEAK EGIN, HAUTSA KENDU, ARROPA GARBITU…

12,30ETAN DENTISTARI DEITU BEHAR DIOT, AHAZTU GABE, KEPARENTZAT ORDUA ESKATZEKO!

OFIZIALKI LANGABEZIAN DAGO.

EZ DAKIZU ZEIN ONDO BIZI ZAREN LANGABEZIAN, EZER EGIN GABE.

27

Langabetuak Askotan gertatu ohi da pertsona bat lana aurkitu ezinik ibiltzea, edo lanean egonik, kontratua amaitzen zaiolako lanik gabe gelditzea. Pertsona baten edo pertsona taldeen derrigorrezko jarduerarik eza da langabezia. Lanik aurkitzen ez duelako edo soldata irabazteko egiten zuen lana galdu dutelako egoten da jendea langabezian. Langabezia, arrazoien arabera, era honetara sailkatzen da: – Borondatezko langabezia: langile batek lan bat onartzen ez duenean, behar adina ordaintzen ez dutela pentsatzen duelako edo interesatzen ez zaiolako. – Derrigorrezko langabezia: herrialde industrializatuetan gertatzen da, langile batek edozein soldataren truke edozein lanetan lan egiteko prest egonda ere halakorik ez duenean. – Ezkutuko langabezia: jendea, batzuetan, oso ordainsari txikiko lanetan aritzen da, noizbehinkako lanetan; ofizialki, ordea, langabezian dago. Horren adibide dira: etxeko lanak, fruitu-biltzaileak, kamioiak deskargatzea, etab. – Urte-sasoiko langabezia: urteko sasoi jakinetan gertatzen dena. Esate baterako, udan turismo-zerbitzuek enplegu asko sortzen dituzte, baina uda amaitzen denean, urte-sasoiko langabezia hasten da. – Egiturazko langabezia: industria-egitura garatua ez duten herrialdeetan gertatzen da. Egitura horren ezaugarri nagusia honako hau da: jende asko dako lan egiteko adinean, baina horiei lan emateko gaitasuna txikia da. Langabezia-tasa oso handiak izaten dituzte egitura horiek.

Langabezia-sorospena Ongizate-estatuari esker, hainbatek, lanik egin gabe ere, langabeziako prestazio deituak kobratzen dituzte, denbora-tarte jakin batean.

Lehenengo 180 egunetan % 70 kobratzeko eskubidea dago, eta ondoren, % 60ra jaisten da ehuneko hori. Edonola ere, gutxieneko kopuru bat dago finkatuta: lanbide arteko gutxieneko soldata gehi horren 1/6. (Ikus taula). Lana aurkitzea ez da zeregin erraza. Eta are zailagoa da lehenengo lana aurkitzea. Enplegu-bulegora joan (INEM) eta langabetu gisa izena ematea da egin beharreko lehenengo urratsa. Gizarte-segurantzak, bestalde, laguntzak ematen dizkie enpresei, hainbat eratako kontratazioa bultzatzeko xedez: praktikak, lehenengo enplegua, langilea langabezian egonez gero, aukera gutxiago dituen adina edukitzeagatik, etab. Bestalde, langabezian diren langileei hainbat zerbitzu eskaintzen zaizkie: – Lan-bilaketa kudeatzen da. – Ikastaro ordainduak. Trebakuntza-ikastaroak eskaintzen zaizkie langabezian daudenei, soldata baten truke (lanbide arteko gutxieneko soldata gehienetan), lan bila ari diren bitartean ikastaroetan parte hartzen dutenei. – Ordaindu gabeko ikastaroak. Hainbat ikastaro daude, soldata jasotzeko aukera eman gabe ere, lana aurkitzeko puntuak edo merituak ematen dituztenak. Egokiak dira langileen curriculuma osatzeko eta hobetzeko.

Ezkutuko lana Esaten zaio administrazioan aitorturik ez dagoen lanari, alegia, araudi orotatik kanpo dagoenari. Halako lanetan ez da inolako kontraturik izaten, ezta istripuetarako edo gaixotasunagatiko asegururik ere; gainera, ez da erretiro-pentsiorako eskubiderik pilatzen. Gizarte aurreratu batek eta egitura demokratiko baten barruan garatu denak ahal duen guztia egin behar du ezkutuko lana desagertu dadin.

Lanbide-heziketako ikastaroak Kotizazio-aldia egunetan

Prestaziohilabeteak

360-539 egun

4

540-719 egun

6

720-899 egun

8





1.980-2.159 egun

22

2.160 egunetik gora

24

Sorospena edo langabezia-asegurua kobratzeko ezinbestekoa da lan egin eta denbora-tarte jakin batean kotizatu izana. Kotizazio-denboraren araberakoa izango da sorospena kobratuko den denbora.

28

Ikastaroak elkarte pribatuek edo erakunde publikoek antolatu ditzakete: udalak, diputazioak, gobernu autonomoak, gobernu zentralak, EBk. Horietan parte hartzeko, INEMen (Enplegu Institutu Nazionala) mendeko bulegoetan eman behar da izena.

Erretirorako adina Erretiratzeko adina, erretiro-pentsioa jasotzeko zenbat denbora lan egin behar den edo erretiroarekin zerikusia duen beste edozein alderdi (jaso beharreko kopuruak, balio-handitzea, etab.), gobernuak finkatzen du, herrialdearen baliabide ekonomikoen eta langile-beharraren arabera. Edonola ere, legeak onartzen du enpresek badutela erretiratzeko adina hitzartzeko eskubidea, baldin eta indarrean diren legeak urratzen ez badituzte.

Ariketak 1. Zer alde dago ondasun materialen eta ondasun inmaterialen edo zerbitzuen artean? Taldean, osatu ondasunen zerrenda bat eta zerbitzuen beste bat. 2. Irudika ezazu grafiko lineal batean lanbide arteko gutxieneko soldatak Espainian izan duen bilakaera. Lanbide arteko gutxieneko soldataren bilakaera eurotan 1980

136,85

1982

170,93

1984

208,79

1986

241,25

1988

264,69

1990

300,57

1992

338,28

1994

364,03

1996

390,18

1998

408,93

2000

424,80

2002

442,20

2004

460,50

2006

540,90

2008

600,00

3. Egin ezazu eskema bat nominaren atalak eta atal bakoitza zeri dagokion azaltzeko. 4. Bila ezazu erretiratu baten eta pentsiodun baten arteko aldeei buruzko informazioa. 5. Zure ustez, 65 urtetik gorako emakume alargun batek, bizitza osoa etxeko lanak egiten eman ondoren, izango al du erretiro-saria kobratzeko eskubiderik? Zergatik? 6. Idatz ezazu egunkariko artikulu bat gaur egun erretiratuek dituzten onurei, zerbitzuei eta abantailei buruz. 7. Irudika itzazu barra-grafiko batean honako datu hauek. Erretiratu kopuruaren bilakaera Urtea

Erretiratuen ehunekoa

1951

% 7,20

1961

% 8,30

1971

% 9,60

1981

% 11,20

1991

% 13,70

2006

% 17,10 (gutxi gorabehera)

8. Egin ezazu berri honi buruzko iruzkina. 15 eta 24 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa EB-27an % 18 ingurukoa da; hau da, tasa orokorraren bikoitza (% 8). Espainian, gazteen langabezia-tasa Europakoaren batez bestekoaren barruan dago (% 18). Dena dela, Europako kideen artean alde handiak daude; batzuek % 20ko tasatik gora dituzte, esate baterako Poloniak, Italiak edo Frantziak, eta beste batzuk, berriz, % 7 - % 9 bitartean daude, Danimarka eta Irlanda, esaterako. Eta horrela nabarmendu du Adeccok behin behineko lanenpresak ‘Eskolatik lan-merkaturako trantsizioa’ txostenean. Bertan adierazten denaren arabera, gazteen langabeziak igotzeko arriskua du EBn, izan ere ‘europar gazteek ez dute erretiratzen diren profesionalen lekuan jarduteko prestakuntza egokirik’. Hori dela eta, txostenean proposamen bat egiten da: Europan ‘EBko gaitasun profesionalen batzorde batek koordinatutako programa bat jarri beharko litzateke martxan’, prestakuntzaren alorreko beharrak eta enpresen beharrak bateratzeko. Adecco-k Danimarka hartzen du adibide gisa. Bertan gazteen langabezia % 7,5ekoa da (helduen artean % 3,8koa) eta oreka dago gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Cinco días 2007/04/04

9. Konpara itzazu, grafiko bidez, 2007ko langabezia-tasari buruzko datuak. EAE Nafarroako Foru Erkidegoa

% 3,1 % 4,27

Danimarka

% 3,5

Eslovakia

% 10,7

Espainia Herbehereak Polonia

%8 % 3,3 % 10,2

10. Zenbat denboraz kobratuko du langabezia-saria urte bat eta hiru hilabete lan egin dituen pertsona batek?

29

Suggest Documents